Berbizi.
Programaren hasiera: 2026/04/20
Berbizi proiektuan boluntarioak bilatzen ditugu indarkeria matxistek eragindako kalteberatasun-, isolamendu- eta bakardade-egoeretan dauden emakumeei eta haien seme-alabei laguntzeko. Loturak sortzea, sare komunitarioak sendotzea eta berreskuratze- eta gizarteratze-prozesuak bultzatzea da Berbiziren helburua, eta hau profesionalekin koordinatuta egitea da asmoa.
Boluntarioak ekintza hauek egingo ditu:
- Alfabetatze laguntza testuinguru informaletan.
- Pertsonari bere inguruneko baliabideak ezagutzen laguntzea eta honen
aisialdi denboran parte hartzea.
- Kontziliaziorako laguntza eskaintzea.
- Pertsona komunitatean integratzen laguntzea.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea, errespetutik eta konfidentzialtasunetik laguntzeko konpromisoa eta gogoa bakarrik. Programaren dedikazioa astean behin izango da, gutxi gorabehera. Boluntariotzak eragin nabarmena du emakumeengan eta haien familiengan, baita boluntarioengan ere, eta elkarrekiko ikaskuntza eta hazkunde pertsonala sortzen ditu. 18 urtetik gorako emakumea bazara eta hurbiltasunetik eta zaintzatik lagundu nahi baduzu, parte hartzera animatzen zaitugu.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
- Asteburutan - Arratsaldez
- Asteburutan - Goizez
- Astegunetan - Arratsaldez
- Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
- Emakumea
- Haur eta gazteak
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Akonpainamendua
- Laguntza komunitario
- Taldeen dinamizazioa