HAURRALDE FUNDAZIOA
Haurralde Fundazioa irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde autonomoa eta akonfesionala da. Haurralde Fundazioaren helburua garapen ekitatiboa eta iraunkorra indartzea da, Giza Eskubideen ikuspegitik, feminismotik, eta emakume eta neskatoetan zentratuta, bereziki, biztanleria kalteberenetan. Sareko lana bultzatzen dugu, giza kapitalak bere hazkunde-prozesuei egiten dien ekarpena eta begiradak murrizten dituen pertsona bakarreko ereduaren alternatiba bakar gisa ulertuta. Nazioarteko ekintzetan parte hartzen duen erakundea gara, eta, horri esker, gure aliantza politikoak zabaldu ditugu, nazioarteko eta tokiko hainbat erakunde feministekin. Euskadin, Gipuzkoan zehazkiago, gure ekintzak pobrezia desagerraraztean eta emakumeen, neskatoen, mutikoen eta biztanleria ahularen bizi-baldintzak hobetzen laguntzean oinarritzen dira, sentsibilizazioaren, prestakuntza-programen, indarkerien prebentzioaren, hezkuntza-hobekuntzaren eta emakumeekin mentoring-prozesuen bidez, erabateko gizarteratzea bilatze aldera.
Informazio gehiago Haurralde Fundazioaren web gunean.
Entitatearen jarduera
Komunitarioa Aisialdia eta astialdia Lankidetzarako eta garapenerako hezkuntza Giza eskubideak Haurrak eta gazteak Etorkin eta errefuxiatuak Emakumeak