AFAGI

AFAGI, Gipuzkoako Senitartekoen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten Pertsonen Elkartea, erakunde pribatu bat da, eta bere helburua Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen eta beraien senitartekoen bizitza kalitatearen defentsa da.

-Gipuzkoako eskualde guztietan, Alzheimer gaixotasunak eta bestelako dementziek eragindako senideei informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen diegu gaixotasunaren prozesu osoan barrena, Alzheimerdun gaixoen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

-Gaixoen senitartekoei aholkua ematen diegu, gaixotasunaren alderdi orokor guztiei buruzkoa.

-Hedabideetan gaixotasun honen balizko diagnostikoari eta bere terapiari buruzko guztia sustatzen eta hedatzen dugu, arreta egokia laguntze aldera.

-Alzheimerraren eragina, bilakaera terapeutikoa eta balizko kausei buruzko azterketak bultzatzen ditugu.

-Gaixotasunaren ikerketaz arduratzen diren erakunde eta elkarteekin behar diren harremanak ditugu, gai honen inguruan sor daitezkeen aurrerapen zientifikoen berri izan dezagun, eta modu horretan, gaixoen senitartekoei informazioa eman diezaiegun.

-Gaixoen arreta eta zerbitzuak emateari lotutako Administrazio Publikoekin harremanak ditugu eta lankidetza-hitzarmenak burutzen ditugu.

Informazio gehiago AFAGIren web gunean.


Entitatearen jarduera

Osasuna

MOMENTU HONETAN ELKARTE HONEK EZ DITU PROGRAMAK