ELKARBANATUZ

Elkarbanatuz elkartea bat dator La Salleren hezkuntza-misioarekin, eta lanean ari da gizarte justuago bat eraikitzeko, gizarte-aldaketaren bidez eta gizarte-egoera ahulean daudenei gizarte- eta hezkuntza-laguntza emanez.

Bizkaian eta Gipuzkoan egiten du lan.

Esku-hartzea hiru arlotan egiten da (haurtzaroa, familia eta jarraipen soziala, gizarteratzea eta prestakuntza eta lan-orientazioa), eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dira horretarako: bizitza autonomoari laguntza, laguntza psikologikoa, haurtzaroa eta familia, jarraipen soziala, lan-prestakuntza, lanerako prestakuntza eta lan-bitartekotza. Gainera, eragin sozialeko programa bat ere garatzen da eta bertan boluntarioen parte-hartzea kudeatzen da.

Informazio gehiago ELKARBANATUZen web gunean.

Entitatearen jarduera

Haurrak eta gazteak Gizartea eta laneratzea

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Hezkuntza-errefortzua Haur eta Familien Zerbitzuan

Gizarte-bazterketako arriskuan dauden haurrei gizarte- eta hezkuntza-arreta ematea.

Iraunkorra