GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA - TELÉFONO DE LA ESPERANZA DE GIPUZKOA

1987an sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Bakardadea eta sufrimendua norbaitekin partekatu behar duten adin nagusiko pertsona guztientzako laguntza emozionaleko zerbitzua da. Urteko 365 egunetan egiten dute arreta. Orientazioa, laguntza psikologikoa eta baliabideen inguruko informazioa eskaintzen dute. Esku hartzeko erabiltzen dugun metodologia entzute aktiboan eta laguntza-erlazioan oinarritzen da. Doako zerbitzua da, akonfesionala, konfidentziala eta anonimoa. Informazio gehiago GIBen web gunean.

Entitatearen jarduera

Giza bazterkeriaren aurkako lana

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Sare sozialetan laguntza

Entitatearen sare sozialak eramaten lagundu.

Iraunkorra

Telefono bidezko arreta

Aldez aurretik elkar ezagutzeko entrebista baten ondoren, eta gutxi gorabehera 40-50 orduko prestakuntzaren ondoren (3 hilabeteko iraupena), boluntarioen funtsezko zeregina telefono bidezko arreta egitea izango da (entzute aktiboa eta laguntza-harremana erabiliz), hilean 2, 3 edo 4 orduko txandetan. 2021 honetan dagoeneko bete ditugu plazak

Iraunkorra