CÁRITAS GIPUZKOA

Gure jarduna, batez ere, ahultasun-egoeran eta baztertuta dauden pertsonak artatzean eta lagun egitean datza. Pertsonei beren sufrimenduan, beren beharretan eta beren itxaropenetan harrera egitea, entzutea, orientatzea eta lagun egitea.

Pertsona bakoitzari bere gaitasunak eta ahalmenak aitortzen dizkiogu, eta horregatik, beren gizarteratze-prozesuan parte hartzera eta abiatzera bultzatzen ditugu.

Gizartea sentsibilizatzeko eta eraldatzeko lana ere egiten dugu, pertsona guztiek bizitza duina izan dezatela lortzek.

Entitatearen jarduera

Lankidetzarako eta garapenerako hezkuntza Giza bazterkeriaren aurkako lana Etorkin eta errefuxiatuak Emakumeak Pobrezia eta etxerik gabekoak

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Baztertuak edo baztertuak izateko arriskuan daudenei laguntzeko programak.

Programa askotan lagundu dezakezu eta jarduera-mota askotan parte har dezakezu: harrera, lagun-egitea, eskola-laguntza, alfabetatzea, bizitegiak, hainbat lantegi-mota? Eta denetan dugu zeregin bera: pertsonei lagun egiten diegun pertsonak gara.

Iraunkorra