BAGERA

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, Donostian euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da Bageraren jomuga nagusia. 

Donostiako euskararen erabileraren normalizazioa eta bertako herritarrak euskararen aldeko jarrerara hurbiltzea, eta jendartea euskararen alde aktibatu eta kontzientziatzea du helburu nagusia. 

Era berean, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak euskaldunen biltoki eta elkar topaleku izan nahi du.

Bide horretan, elkartea osatzen duten ehunka bagerakideen laguntza ezinbestekoa izan dugu eta aurrerantzean ere izango dugu. Bide luzea dugu oraindik egiteko eta zure laguntzari esker lortuko dugu!

Donostiako euskararen erabilera areagotzeko hainbat egitasmo, ekintza eta programa antolatzeaz gain, jendartea aktibatu nahi dugu, zirikatu, ikusgarri egin, pentsarazi. Komunitate bizia eraiki nahi dugu, esparru berriak jorratu. Euskal jendartearen ezaugarriak eta beharrak aldatu egin dira, baita euskara beraren egoera ere.

Entitatearen jarduera

Komunitarioa Kultura

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Mintzalaguna egitasmoa

Euskara praktikatzen lagundu

Iraunkorra