SOS ARRAZAKERIA / SOS RACISMO

SOS Racismo/SOS Arrazakeria Gipuzkoa 1993an sortu zen, legearen arabera, eta helburu du borroka egitea larruazalaren kolorean, edo jatorrian, edo kulturari buruzko arrazoietan oinarritzen diren bazterkeria eta bereizkeria guztien aurka, gizabanako, talde edo instituzio mailan gertatu. Gizaki guztientzako tolerantzia, eta errespetua eskatzen dugu, pertsona guztien eskubide-berdintasunean eta tratu berdinean gauzatzen direnak. Dagoen kultura-aniztasuna gauza ontzat daukagu, eta hortaz, gure gizartean bizi diren pertsona eta giza talde guztien kulturentzako libreki garatzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Bertako eta immigrazioan etorritako pertsona eta gutxiengo guztien arteko harremanen eta elkartrukearen aldeko ekintzak sustatzearen aldeko apustua egiten dugu.

 Informazio gahiago SOS ARRAZAKERIAren web gunean.

Entitatearen jarduera

Etorkin eta errefuxiatuak

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

URRETXINDORRA

Jatorri migratzaileko aurre-nerabeekin egiten den mentoria

Iraunkorra

Pertsona errefuxiatuekin mentoretza.

Taldekako mentoretza batean oinarritzen da, familia edo pertsona taldeak pertsona errefuxatuekin taldeak eratuz.

Iraunkorra