HURKOA FUNDAZIOA

Desbabestuta eta ahulezia eta menpekotasun egoeran dauden adineko pertsonen (gaixotasun mentala eduki ala ez) arreta, defentsa eta tutelarako fundazioa da, Hurkoa. Familiaren edo/eta gizartearen babesa ez dutenenganako arretak du lehentasuna. Menpekotasuna duten adineko pertsonen eguneko egoitza bat bultzatzen du eta senideei orientazioa, laguntza eta babesa eskaintzen die. 

Entitatearen jarduera

Adinekoak Osasuna

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Egoitza gerontologikoetan akonpainamentua

Pertsonarengan oinarritutako arreta integrala ziurtatzea, egoitza-zentroko langileekin eta Hurkoako erreferentziazko langileekin koordinatuta. Boluntariotzak artatutako pertsonen harreman pertsonalak eta taldekoak indartzen ditu, eta haien premia emozionalak asetzen ditu, akonpainamentuaren bitartez.

Iraunkorra

Administrazio-arloko laguntza

Artatutako pertsonen kontuak, ondasunak eta dokumentuak administratzearekin lotutako administrazio-zereginetan laguntzea, dokumentazioa landuz eta artxibatuz, kudeaketak eginez, programa informatikoan datuak sartuz... bai eta telefonoari arreta emanez ere.

Iraunkorra

Eguneko zentroa

Esku-hartze psikosozialeko jarduerak egiten laguntzea (bingoa, abesbatza, paseoak...) eta artatutako pertsonen arteko harremanak sustatzea.

Iraunkorra

Ospitalizazio-prozesuetan eta/edo kontsulta medikoetan laguntzea

Tutoretza Arloan artatutako erabiltzaileei behar izan dezaketen ospitaleratze-aldian edo programatutako kontsulta medikoetara lagundu, eta egoerak hala eskatuko balu, zerbitzu medikuen eta Hurkoako pertsona erreferentearen arteko solaskidea izan.

Iraunkorra

Arlo juridikoan laguntza

Hurkoan aurkezten diren jarduera juridikoak garatzen laguntzea, dokumentuak eginez, kudeaketak eginez, aholkularitza eskainiz...

Iraunkorra