SURFRIDER FOUNDATION EUROPE

Surfrider España, Surfrider Foundation Europe GKEaren Espainiako ordezkaritza da. Ozeanoa babesteko lan egiten dugu: itsasoko zaborra eta kutsadura plastikoaren arazoari aurre egiten diogu, uraren kalitatea eta osasun publikoaren gaiak lantzen ditugu, klima-aldaketaren problematikari aurre egiten diogu eta itsasertzaren kudeaketaren arloan aritzen gara. Horretarako, 4 ekintza-ardatz nagusi ditugu: Hezkuntza, boluntariotza, eragin politikoa eta ikerketa.

Hori guztia posible da kostaldeko komunitateetan eta Europa osoko hirietan ditugun boluntario talde sare grinatsu bati esker. Talde horiekin batera, tokian tokiko ekintzak, heziketa ekimenak eta sentsibilizazio jarduerak antolatzen ditugu.

Herritarrak ahalduntzen ditugu, eta adituekin batera lan egiten dugu ikerketa zientifikoa sustatzeko eta ozeanoaren babesa eztabaida politikoaren erdigunean jartzen duen legerian eragiteko.

1990az geroztik, tokiko, estatuko eta Europako gure lanak ehunka ingurumen-garaipen ekarri ditu. Elkarrekin, benetako aldaketa bat bultzatzen dugu maite ditugun lekuak babesteko.

Informazio gehiago webean.

Entitatearen jarduera

Ingurumena

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Surfrider-en tokiko taldeak

Tokiko taldeen sare europearra. Bertan, boluntarioek bat egiten dute eta ozeanoa zaintzeko eta babesteko ekintzak abian jartzen dituzte.

Iraunkorra

Ocean Initiatives Bilketak

Ocean Initiatives hondartzetan, aintziretan, ibaietan eta itsas hondoetan biltzeko ekintzak dira, boluntarioek antolatuak Surfriderren laguntzarekin.

2023-05-31