ARANSGI

AransGin Gipuzkoako gor guztien bizi kalitatea hobetu eta gorreriak pertsonaren eguneroko bizitzan eragiten dituen oztopoak arintzeko lan egiten dugu. Horretarako, entzumen zailtasunak dituzten pertsonen alderdi mediko eta psikologikoez, bai eta hezkuntza, lan, gizarte eta familia alorrez ere, arduratzen gara.

Gorrei eta beren familiei arreta orokorra eskaintzen diegu Donostia, Tolosa eta Bergarako gure zentroetan.

Informazio gehiago ARANSGIren web gunean.

Entitatearen jarduera

Dibertsitate funtzionala

MARTXAN DAUDEN PROGRAMAK

Sozializazio jarduerak

Haur eta gazte gorrei aisialdirako espazioak eta denborak eskaintzea da programaren helburua, esperientziak eta bizipenak partekatzeko.

Iraunkorra