2026. urtea Nazio Batuen Batzar Nagusiak Garapen Iraunkorrerako Boluntarioen Nazioarteko Urtea (IVY 2026) izendatu du. Izendapen honen helburua boluntarioek garapen iraunkorraren sustapenean egiten duten ekarpena nabarmentzea da, eta etorkizun bidezkoago eta iraunkorrago baten eraikuntzan betetzen duten zereginaren aitorpena da. Boluntariotza bultzatzea da helburua, 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko estrategien zati gisa.
Testuinguru horretan, eta Boluntariotzaren Euskal Estrategia (2025-2028) ezarri den urtean, herritarrak aktibatzeko hiru euskal agentziek (Batekin (Araba), BizkaiaGara (Bizkaia) eta Gizalde (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzak, jardunaldi bat antolatu dute Euskadin, boluntariotzaren bidez gizartea eraldatzeko konpromisoa duten pertsonak, erakundeak eta sareak biltzeko. Topaketa honek boluntariotzak etorkizun bidezkoago, jasangarriago eta inklusiboago baten eraikuntzan duen zereginari buruzko hausnarketa, ikaskuntza eta elkartrukerako gunea izan nahi du, 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) bat datorrena.
INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEAK