Boluntariotza indartzeko, Estatuan dauden irabazi-asmorik gabeko 29.000 gizarte-erakundeei baliabideak eta ezagutza emateko eta gero eta handiagoa den elkartasun-oldea kudeatzen laguntzeko, “La Volunteca” sortu da, boluntariotzaren baliabideen lehen zentroa, Espainiako Boluntariotzaren Plataformak eta Pere Tarrés Fundazioak bultzatua.

“La Volunteca”-k bere baliabide guztiak online plataforma batean biltzen ditu. Plataforma hori hainbat atalez osatuta dago, eta www.lavolunteca.com webgunean aurki daiteke. Erakunde eta pertsona boluntarioei zuzendutako prestakuntzen atal bat egongo da, honako hauekin: ikastaroen zerrenda, tailerrak, webinarak eta mintegiak, gaurkotasuneko gune bat, non Hirugarren Sektoreko komunikabideen goiburu nagusiak kontsultatu ahal izango diren, zerbitzuen atal bat erakundeen egunerokoa hobetzeko tresna eta baliabideekin, liburutegi bat, txostenak, gidak, azterlanak, sektorearentzat baliagarriak diren dokumentuak eta autodiagnostikorako tresna bat. Etorkizunean, finantzaketa-deialdi publiko eta pribatuak ezagutarazteko gune bat ere sartzea aurreikusten da, bai eta txostenak edo ezagutza erabilgarri eta praktikoa ere, nazioarteko begirada batekin. Boluntekaren proiektua irekita dago laguntzaile gisa atxiki nahi duten erakunde guztiek parte har dezaten.

Iturria: Boluntariotzaren Espainiako Plataforma

 

LA VOLUNTECA

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close