GUZTIOAN ARTEAN. ELKARTASUN SARE ANTOLATUA.

GUZTION ARTEAN ELKARTASUN sare ANTOLATUA da. Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen (688 662 773), hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortua, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. Laguntza formala (instituzionala), telelaguntza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko
arduradunen eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik. Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko

 

Era berean, hainbat herri eta auzoetan egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzeko ekimen ezberdinak jari dira martxan, erakundeek koronabirusari aurre egiteko aplikatu dituzten euste-neurrien ondorioz, ezin baitira kalera irten oinarrizko erosketak (elikagaiak eta sendagaiak) egitera. Ekimen hauetakoren batekin bat egin nahi baduzu ondorengo lerroetan duzu egin dugun bilduma (informazioa jasotzen goazen heinean eguneratzen joango gera eta hemen ikusten ez duzun beste ekimen baten berri baduzu, idatziguzu gizalde@gizalde.eus-era):

Lagundu nahi baduzu:

ERAKUNDE PUBLIKOAK, ELKARTEAK ETA HIRITARREN ZAINTZA SAREAK

Laguntza behar baduzu:

LAGUNTZA ESKATZEKO AUKERAK

 

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close