Iturria: Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia.

Iazko azken hiruhilekoan, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiari eskatu zion, beherago ikusiko dugun bezala, sektoreak gai horren inguruan behin eta berriz agertu duen kezkarekin bat etorriz, izaera publikoko edo pribatuko laguntzei buruzko informazio eguneratua biltzea, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek berrikuntza-proiektuak edo eraldaketa digitaleko prozesuak sustatze aldera.

Eskaera horren emaitza da aurkezten dizuegun txostena, gure sektoreko erakundeen berrikuntza eta digitalizazioa bultzatzeko hainbat laguntza, dirulaguntza eta sari biltzen dituena. Behatoki honek eremu horien inguruan garatutako beste dokumentu eta jarduera batzuk osatzen dituen produktua da txostena, hala nola eraldaketa digitalari buruzko jardunaldi-tailerra APTES gizarte-teknologia sustatzeko elkartearekin batera antolatu genuena (Donostian eta Gasteizen egin zen 2022ko maiatzean eta ekainean, hurrenez hurren) edo topaketa horien ondorioz argitaratu genuen oharra. (Gehiago irakurri).

Eskuratu txostena hemen

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close