Zuen ikastetxean, 15 urtetik gorako ikasleekin, elkartegintza, boluntariotza eta bestelako parte-hartze moduak sustatu nahi badituzue BEGIRALDATU da zuen programa. Balioetan oinarritutako sentsibilizazio programa da eskaintzen dizuegun hau. Ondorengo loturan duzue informazio osagarria, eta saioen inguruko zehaztasunak edo erreserbak egiteko begiraldatu@gizalde.eus helbidera idatzi dezakezue.
Begiraldatu programari buruzko informazio osagarria.