ESKUTIK

Programaren hasiera: 2025/01/01

Haurrak eta gazteak

Familiako egoera zailen aurrean, Gipuzkoako hainbat adin txikikok beren etxebizitza utzi eta egoitza harrera baliabideetan sartzeko beharra izaten dute. Bertan egongo dira beren familiako egoera hobetu eta bueltatzteko baldintzak bermatzen diren arte, edo erakundeek familia alternatiboak bilatu arte, beren garapen integrala bermatzeko. Egoitzan dauden bitartean, ESKUTIK programaen bidez, haurrentzat erreferentziazko pertsona boluntario bat eskaini nahi da, berarentzako denbora tartea hartu eta arreta pertsonalizatua bermatuko diona. 

Boluntarioak hainbat jarduera egingo lituzke, kasuaren arabera: 

1- Aisialdi eta denbora librea: esklusibotasunez eta helduekin erlazio interpertsonal osasuntsuen sustapena.

 2- Akonpainamentua: eskola kirolak, eskolaz kanpoko jarduerak, etab. 

3- Eskolako laguntza: oinarrizko edukien sendotzea (batuketak, kenketak, biderketak, buruketak, etab), ikasketa metodoak, autokonfiantza sustatzea, ohiturak, idazketa eta irakurketa gaitasunak hobetzea, euskara lantzea, etab.

Parte hartzeko urte garaiak:

  • Urte guztian

Parte hartzeko denbora:
  • Asteburutan - Arratsaldez
  • Asteburutan - Goizez
  • Astegunetan - Arratsaldez

Ekintzaren hartzaileak:
  • Haur eta gazteak

Boluntarioen profila:
  • Pertsona helduak

Boluntarioen lanak:
  • Akonpainamendua
  • Prestakuntza eta okupazio lanak

Parte hartzeko eskaera egin

Non gustatuko litzaizuke parte hartu

    Donostialdea
Emandako datu pertsonalak Gizalderen ardurapean dauden erabilpen jardueretarako dira, guri zuzendutako komunikazioaren arreta bideratzeko zilegizko interesean oinarrituta. Sarbide, zuzenketa, erabilpen muga, ezabapena, portabilitatea, kontrakotasun, eta baimena ezeztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu gizalde@gizalde.eus helbidera idatziz. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu gure pribatutasun politika.