IZEBA PROIEKTUA
Programaren hasiera: Iraunkorra
Izeba Proiektua mentoretza sozialeko programa bat da, tutoretzapeko adingabeen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko helburuarekin euren osaba-izeba gisa aritzea onartzen duten familia edo pertsonen sareak osatua.
Familia eta erreferentziazko eta laguntzazko mentore horiek betetzen duten funtzioa ilobarengandik hurbil bizi den izeba-osaba baten funtzioa da; adibidez, ikasketak direla eta, gurasoengandik urrun bizitzea tokatzen zaionean. Ekimen hau 2009an jarri zen martxan eta Zainketetako eta Gizarte Politiketako departamentua eta Baketik Fundazioak sinatutako hitzarmen baten bidez garatzen da.
Izeba Proiektua Mentoretza Sozialeko Koordinakundearen printzipio eta balioen arabera garatzen da eta 2022an erakunde horrek emandako Kalitate Mentoriaren Zigilua dauka.
Informazio gehiago: https://baketik.org/izeba-proiektua/
Parte hartzeko urte garaiak:
- Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
- Asteburutan - Arratsaldez
- Asteburutan - Goizez
- Astegunetan - Arratsaldez
Ekintzaren hartzaileak:
- Haur eta gazteak
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Akonpainamendua