Aukerak suspertzen

Programaren hasiera: Iraunkorra

Aisialdia eta astialdia Haurrak eta gazteak

Programa hau gizarte-desabantailako egoeran dauden eta ikasketak lehen edo bigarren hezkuntzan egiten ari diren haurrei eta beren familiei zuzenduta dago.  Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan, beren hezkuntza-prozesuarekin jarraitzeko zailtasun handienak dituzten haur, nerabe eta familei hain zuzen ere, dela baliabide digitalik eta konektagarritasunik ez dutelako, dela beharrezko gaitasunak garatzeko laguntzarik ez dutelako.  Programa honek, eskolaz kanpoko laguntza eskaintzen du presentzialki zein birtualki, hirugarren sektore sozialko hainbat entitateetako profesional eta boluntarioen bitartez. Eskolako lanak egiteko beharrak asetzera, gaitasun digitalak eta/edo linguistikoak garatzera eta ikasketa-teknikak ikastera bideratuta dago. Horrez gain, familiei laguntza ematen zaie, seme-alabei laguntzeko gaitasunak garatzen laguntzeko.

Parte hartzeko urte garaiak:

  • Ikasturtean zehar (Iraila-Ekaina)

Parte hartzeko denbora:
  • Astegunetan - Arratsaldez
  • Astegunetan - Goizez

Ekintzaren hartzaileak:
  • Haur eta gazteak

Boluntarioen profila:
  • Pertsona helduak

Boluntarioen lanak:
  • Akonpainamendua
  • Oinarrizko premiei erantzun
  • Prestakuntza eta okupazio lanak

Parte hartzeko eskaera egin

Non gustatuko litzaizuke parte hartu

    Donostialdea
    Oarsoaldea
Emandako datu pertsonalak Gizalderen ardurapean dauden erabilpen jardueretarako dira, guri zuzendutako komunikazioaren arreta bideratzeko zilegizko interesean oinarrituta. Sarbide, zuzenketa, erabilpen muga, ezabapena, portabilitatea, kontrakotasun, eta baimena ezeztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu gizalde@gizalde.eus helbidera idatziz. Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu gure pribatutasun politika.