Elkarrekin ikasiz
Programaren hasiera: Iraunkorra
LAU HAIZETARA EUSKALDUNON TOPAGUNEAK eta UDALAK elkarlanean abiatu dugu ELKARREKIN IKASIZ egitasmoa, zeinak helburu duen, euskararekin arazoak dituzten, lehen hezkuntzako herriko ikasleei etxerako lanetan laguntza eskaintzea.
Misioa eta helburu nagusiak :
ikasleei laguntza konfinamenduaz haratago eskaintzea. Lehen hezkuntzako Errenteriako 6 ikastetxeetako ikasleei etxerako lanetan laguntza edota jolasen bitartez mintza-praktika eskaintzea. Pandemiaren logika gainditu eta egitura egonkorra saretu nahi da. Batetik, hizkuntza-gabeziei aurre egin, eta bestetik, hezkuntza prozesuan laguntza behar duten ikasleei bideratzea.
Errenteria/Oreretako erakundeen, gizarte-eragileen, herriko bizilagunen eta euskararen normalizazioaren inguruko pertsonen arteko loturak sortzea.
Uste dugu normalizazio linguistikoa landuz gure herrian gizarte-kohesioa lortzen dela eta, horretarako, arrazoi desberdinengatik zaurgarrienak diren pertsonak eta sektoreak lagundu behar ditugu, gizarte-kohesioaren eta euskararen autobusa hartu dezaten.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Ikasturtean zehar (Iraila-Ekaina)
Parte hartzeko denbora:
- Astegunetan - Arratsaldez
Ekintzaren hartzaileak:
- Haur eta gazteak
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Prestakuntza eta okupazio lanak