Alfabetizazio eta prestakuntza programa - Denon Artean
Programaren hasiera: Iraunkorra
Proiektu honetan garatu beharreko jardueretako bat gaztelania ikasteko taldeak sortzea da, bai alfabetatzeko, bai Espainiako nazionalitatea eskatzeko azterketak prestatzeko (CCSE eta DELE A2), nazionalitate eskaera egiteko baldintzak dagoeneko betetzen dituzten pertsonentzat. Pertsona hauei ez diete uzten proba horiek egiteko salbuespena eskatzen. Bide partikularretik eskaintzen diren eskolak garestiak dira, eta EPAtan eskaintzen direnak, adibidez, ezinezkoa zaie ordutegiengatik. Gaztelaniazko irakasle baten bila gabiltza. Programa hau 2022ko irailetik 2023ko ekainera burutuko da.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Ikasturtean zehar (Iraila-Ekaina)
Parte hartzeko denbora:
- Astegunetan - Arratsaldez
Ekintzaren hartzaileak:
- Etorkinak
Boluntarioen profila:
- 65etik gorakoak
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Prestakuntza eta okupazio lanak