Ontziaren kontserbazioa eta nabigazioak
Programaren hasiera: Iraunkorra
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa, ontzia bera, bildumako pieza bat da. Euskal kostaldeko baxurako azken ontzi handia, egurrez eraikia eta itsas ondare bizia dena. Kantauri itsasoaren berezko baldintza meteorologikoen eta itsasoko uraren ezaugarri fisiko-kimikoen ondorioz, itsasotik gertu dagoen objektu orok beste ingurune batzuetan baino narriadura handiagoa jasaten du, eta, beraz, mantentze-lan handiagoak behar izaten ditu.
Aldagai hauek ontziaren egurrezko eraikuntzari ere gehitzen zaizkio. Egurra material bizia eta dinamikoa da, metala, erretxina edota plastikoa bezalako material industrialekin alderatuta, ustelduraren eta narriaduraren eragina handiagoa da.
Ezaugarri hauek kontutan izanik ontziaren egoera egokia ziurtatzeko , etengabe gainbegiratu, piezak ordezkatu edo konpondu eta saneamendu prozesuak behar ditu.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
- Asteburutan - Arratsaldez
- Asteburutan - Goizez
- Astegunetan - Arratsaldez
- Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
- Gizartea orokorrean
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Barne lanetan laguntza