GIZARTE MENTORETZA

Programaren hasiera: Iraunkorra

Giza bazterkeriaren aurkako lana Gizartea eta laneratzea

 NORI ZUZENDUA DAGO PROIEKTUA?:

- MENTOREAK: beren borondatez eta testuinguru informaletan, mentoradunei lagundu nahi dieten pertsonak, beren ikaskuntzak eta bizi-esperientzia helaraziz.


- MENTOREDUNAK: arrisku-egoeran edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, beren gizarteratze-prozesuan gidatuak izan nahi dutenak, beraiek zehaztutako helburuak lortzen lagunduko lieketen trebetasunak, ezagutzak eta gaitasunak garatuz eta indartuz. Proiektua oinarrizko premiak beteta dituzten, egonkortasun fisiko eta mentaleko egoeran dauden, bizi-autonomia duten, motibatuta dauden eta programan parte hartzeko konpromisoa hartzen duten pertsonei zuzenduta dago.


HELBURUAK:

1) Arriskuan edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak gizarteratzea sustatzea, gizartean eskubide osoko herritar eta komunitateko kide aktibo gisa parte hartuz.

2) Gizarte-isolamendua saihestea, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa bultzatuz eta gizarteratzea areagotuz.


METODOLOGIA

Gizarte-mentoria naturaltasun, erosotasun eta bat-batekotasun esparru batean lantzen da, eta mentorearen eta mentoratuaren arteko asteroko topaketa baten bidez, urtebete inguruko epean. Beti ere Programari atxikitako teknikarien gaikuntza, jarraipena eta laguntza izanik.


Parte hartzeko urte garaiak:
Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
Asteburutan - Arratsaldez Asteburutan - Goizez Astegunetan - Arratsaldez Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
Gizartea orokorrean
Boluntarioen profila:
Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
Akonpainamendua

Parte hartzeko eskaera egin

Non gustatuko litzaizuke parte hartu

    Bidasoa
    Deba Behea
    Deba Garaia
    Donostialdea
    Goerri
    Oarsoaldea
    Tolosaldea
    Urola Garaia
    Urola Kosta