Pausoak

Programaren hasiera: Iraunkorra

Dibertsitate funtzionala Ingurumena

Pausoak, naturarekin harreman zuzenean garatzen den programa okupazionala da. Kutxa Ekogunea parkean dago kokatuta, Donostiako erdialdetik 10 minutura.  Pausoak programan landa-izaerako hainbat jarduera egiten ditugu, parte-hartze aktiboa eta garapen pertsonal eta soziala ahalbidetzen dutenak.

Azpiegitura moderno eta erosoak ditugu, jarduera ugari egiteko aukera ematen digutenak; baratzean lan egiten dugu, hegaztien baserrian, barazkien kontserbak eta prozesatuak egiten ditugu, etab. Gainera, astero produktu sorta bat eramaten dugu etxera gure lanaren ordainsari gisa.

Laguntza egokia ematen duten profesionalen talde bati eta laguntzen diguten boluntarioen sareari esker, aukeraz betetako egunerokoa izatea lortu dugu.

Informazio gehiago ondorengo bideoan: https://youtu.be/O-5_OrlksCA




Parte hartzeko urte garaiak:
Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
Dibertsitate funtsionala dutenak
Boluntarioen profila:
65etik gorakoak Gazteak (18-30 urte) Pertsona helduak Unibertsitarioak
Boluntarioen lanak:
Akonpainamendua Prestakuntza eta okupazio lanak Taldeen dinamizazioa

Parte hartzeko eskaera egin

Non gustatuko litzaizuke parte hartu

    Donostialdea