Familia etorkinak gizarte-, hezkuntza- eta komunitate-eremuan gizarteratzeko esku-hartze soziala

Programaren hasiera: Iraunkorra

Lankidetzarako eta garapenerako hezkuntza Giza eskubideak Haurrak eta gazteak Etorkin eta errefuxiatuak Gizartea eta laneratzea

Horrez gain, guraso-orientazio positiboa eta pedagogikoa lantzen dugu, jarduera sozialen bidez. Jarduera horietan, prestakuntza eta ezagutza eskaintzen dira teknologia digitalaren erabileran, gaztelania, euskara eta arabierazko eskolak familia etorkinentzat, eta eskola-errefortzua ikasle etorkinentzat, kolektiboaren inklusioa garatzeko euskal gizartean.

Era berean, familia etorkinentzako harrera-gune honetan gizarte-trebetasunei buruzko tailerrekin, teknologia digitalaren erabilerarekin, familia- eta pedagogia-orientazioko zerbitzuarekin eta abarrekin lan egiten da. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden adingabeak dituzten familiei laguntzeko baliabide bat da, beren funtzio sozializatzaileak eta hezitzaileak behar bezala garatu ahal izan ditzaten, jokabideak aldatzen eta familia-dinamikako jarraibide osasungarriak eskuratzen lagunduz.



Parte hartzeko urte garaiak:
Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
Astegunetan - Arratsaldez Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
Etorkinak Haur eta gazteak
Boluntarioen profila:
18tik behera Gazteak (18-30 urte)
Boluntarioen lanak:
Akonpainamendua Barne lanetan laguntza Harrera, informazioa eta aholkularitza Oinarrizko premiei erantzun Taldeen dinamizazioa

Parte hartzeko eskaera egin

Non gustatuko litzaizuke parte hartu

    Donostialdea
    Tolosaldea