Larrialdiak eta erreskatea
Programaren hasiera: Iraunkorra
1973an bere jarduerak hasi zituenetik DYA Gipuzkoa larrialdien munduan presente egon da.
Lehenik errepidean laguntza ematen. Handik gutxira, eta batzuetan trafikoko edo trenbideko istripuetako biktimak artatzeko zeuden zailtasunak ikusita,zeramatzan deskartzelazio erremintengatik bere eremuan aintzindariak ziren errepideko erreskateko unitateak hornituz.
Laurogeiko hamarkadan probintziako larrialditako anbulantzia medikalizatuen lehen sarea jarri genuen zerbitzuan eta uretako eta mendiko erreskateko unitateak sortu genituen.
Gaur egun gure esku-hartzeko baliabideek ondorengo lana burutzen dute:
-Osasun-larrialdiak artatuz anbulantzia medikalizatu, larrialditako edo lur orotako anbulantzi sarearen bitartez.
-Trafiko-istripuetan harrapatuta geratutako pertsonak libratuz.
-Mendian edo uretan galdutako edo zauritu pertsonen bilaketan edo salbamenduan.
-Kanpaina-ospitaleak edo larrialdi eta hondamendietan biktimen sailkapen-postuak jarriz.
-Suteetan, leherketetan, eraisteetan, uholdeetan?irtenarazitako pertsonei premiazko elikagaiak edo ostatua emanez.
Parte hartzeko urte garaiak:
- Urte guztian
Parte hartzeko denbora:
- Asteburutan - Arratsaldez
- Asteburutan - Goizez
- Astegunetan - Arratsaldez
- Astegunetan - Goizez
Ekintzaren hartzaileak:
- Gizartea orokorrean
Boluntarioen profila:
- Pertsona helduak
Boluntarioen lanak:
- Oinarrizko premiei erantzun