Maite Peña Zainketetako eta Gizarte Politiketako diputatuak iragarri du Aspace Gipuzkoako boluntarioek jasoko dutela 2023ko Gipuzkoako Boluntariotza Saria. Gogorarazi du Aspacek 50 urte baino gehiago daramatzala Gipuzkoan lanean garun-paralisia duten pertsonen eta haien familien alde, eta jardueraren zati handi bat 120 boluntario baino gehiagoren lanari esker egiten dela. “Aspace erreferente bat da gure lurraldean, Gipuzkoako gizarte-ereduaren adierazgarri garbia: kolektibo horrentzako erreferentzia-espazio bat finkatu duen erakundea”, zehaztu du Peñak. Jarraitu irakurtzen.
Últimas noticias
- Sareginezek boluntariotza ereiten jarraituko du aurten ere.
- GIZALDETIK BULETINA 2023/11/29
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Aspaceko boluntarioen taldeari emango dio 2023ko Boluntariotza Saria.
- Euskadiko boluntarioak omentzeko ekitaldia ospatuko da abenduaren 4ean Bilbon.
- Astialdi boluntarioaren VII biltzarra: “Osasun mentala astialdian”.