Dirulaguntzaren xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko gizarte izaerako entitateek ekipamenduak erosteko dirulaguntzak arautzea, hartara egiten duten lana erraztearren, betiere lehenengo oinarri orokorrean definitutako aplikazio eremuaren barruan.
Finantziazioa jaso ahal izango da:
– Ordenagailu eramangarriak edo mahai gaineko ordenagailuak, telebistak, bozgorailuak, telefono adimendunak, tabletak, inprimagailuak eta bestelakoak erosteko.
– Elkarteak egindako esku-hartzearekin, komunikazioarekin, kudeaketarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten web orriak diseinatzeko eta garatzeko programa, aplikazio eta lizentziak erosteko eta mantentzeko. Aldi berean, diruz lagundu ahal izango dira irisgarritasuna hobetzeko eta ingurune digitaleko erabilgarritasuna hobetzeko jarduerak.
– Digitalizazioaren prozesurako beharrezko altzariak.
INFORMAZIO GEHIAGO