Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutako dirulaguntzen 2021eko deialdia irekia dago, ondorengo lerroentzat:
1. Gizarte esku hartzeko programak egiteko dirulaguntzak.
2. Prebentzioko eta sentsibilizazioko programak egiteko dirulaguntzak.
3. Gizarte behar berrien eta gizarte arretaren inguruko ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko dirulaguntzak.
Informazio gehiago:
-Gizarte Politiketako Departamentuaren gizarte ekimenerako laguntzak emateko 2021eko deialdia.