Kemenek 27 urte daramatza boluntariotza bultzatzen eta desgaitasuna duten pertsonen alde kirolaren bidez lan egiten.

Kemen kirol elkarteak jasoko du Gipuzkoako Boluntariotzaren 2021eko Saria. Kemen kirol-klubak kirola ardatz hartuta egiten du lan, degaitasun fisikoa duten pertsonen errealizazio pertsonala eta gizarteratzea lortzeko.

Gipuzkoako Boluntariotzaren Sariaren helburua da gizarte mailan egindako lanagatik eta boluntariotza bultzatzeagatik nabarmendu diren pertsonen eta gizarte erakundeen ibilbidea jendaurrean aitortzea. Sari honen XXVII. edizioan, Gipuzkoako Foru Aldundiak saria eman dio Kemen kirol klubari, desgaitasuna duten pertsonen alde egin duen lana eta beren ibilbidea aitortzeko, baita boluntariotzarekiko duen konpromisoa eskertzeko ere.

Kemen Kirol Klubak Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren eskutik jaso du saria.

IKUS EZAZU SARI BANAKETA EKITALDIA

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Azaroaren 23ko 603/2021 Foru Agindua, Gipuzkoako Boluntariotzaren 2021eko Sariaren ematea.

 

 

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close