Bi astetan antolatuko diren CARITAS GIPUZKOAren Lanaldien oinarria, 15 pertsoneko bi talde osatzea du xede. Talde bakoitzeko parte hartzaileek, bost egunez, gizarte bazterkeriaren errealitate ezberdinak ezagutuko dituzte, baita hausnartuko ere, eta Caritasen ibilbide propioa sortu ahal izango dute, nahi duten tokira eraman ahal izateko, besteak beste.
HELBURUAK
– Parte-hartzaileen gizarte-kontzientzia piztu, Donostiako errealitate sozialarekiko konpromiso pertsonala bultzatuz.
– Taldeko kideen arteko harremanak sustatu.
– Hausnarketa, kritika eta autokritika eraikitzailea erein.
– Boluntariotza lana ezagutu eta garatzeko aukera eman.
LANALDIEN DATAK
– Uztailaren 17tik 21era.
– Uztailaren 24tik 28ra.
Iturria: Gipuzkoako Caritas
INFORMAZIO GEHIAGO