Gutxiago falta da pertsona boluntario edo entitateren bati, gizartearen aldeko bere lana aitortu eta eskertzeko Boluntariotza Sarirako deialdia argitaratzeko!! Zure inguruan saria merezi duen pertsona edo entitaterik
baduzun pentsa ezazu. Hautagaitza aurkezteko entitatearen informazioa biltzen hasi zaitezke. Irailean argitaratuko da 2022ko deialdia, baina beharrezko informazioa ondorengo estekan aurkitu dezakezu: https://labur.eus/aMHc5. Aurkezturiko hautagaien artean, entitate ezberdinek osaturiko epai mahaiak hautatua suertatuz gero, abenduaren 5a, Boluntarioen Nazioarteko Egunaren inguruan jasoko du saria.