2021eko Barometrotik ondorioztatzen da EAEko hirugarren sektore soziala 4.117 erakundek eratzen dutela: 2.341 Bizkaikoak, 1.176 Gipuzkoakoak eta 600 Arabakoak. Alegia, EAEko 1.000 biztanle bakoitzeko, 1,88 erakunde omen daude.
EAEko hirugarren sektore soziala eratzen duten erakundeek 40.000 enplegatu dituzte ia, eta 160.493 boluntario baino gehiagoren partaidetza bideratzen dute.
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiko Lucía Merinok eta Iker Fernándezek zehaztu dutenez, erakundeen % 56,5ek ordainpeko pertsonak dituzte lantaldeetan, eta haietako % 43,5 boluntarioek eratzen dituzte osorik. Zehazki, ordainpeko langileak erakundeen % 14,4an baino ez dira gehiengoa.
Iturria: Irekia
Argitalpena: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroa