2023ko deialdi berrian, proiektuak bi kategoriatan banatuko dira:
a) Proiektu esperimentalak: Gipuzkoak dituen erronkei erantzuna emateko planteatzen diren proiektu berritzaileak, eragile ekonomiko eta sozialek bultzatutakoak (I.1 eranskina). Proiektu esperimentalen helburua da aldez aurretik diseinatutako proiektuak ezartzea, eta esperimentazio maila aurreratua aurreikusi behar dute. Proposamen horiek inspiratzaileak eta garrantzi sozial handikoak dira, eta inpaktu handia izatea espero da, eta hedapen-estrategiaren proposamen batekin batera etorri behar dute.
b) Gipuzkoak dituen erronka nagusiei buruzko esplorazio proiektuak (I.2 eranskina). Esplorazio proiektuak hipotesi edo ideia inspiratzaileetatik abiatuta gerora esperimentaltzat har daitezkeen proiektuak definitzea helburu dutenak dira. Horietan, esperimentazioa oinarrizko mailan planteatzen da, eta dagozkion kontraste eta testatzeekin batera etorri behar dute, baita bideragarritasun-analisi batekin ere, inplementatu ahal izateko.
INFORMAZIO GEHIAGO