Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak milaka euskaldunen boluntario-lanaren balioa nabarmentzeko kanpaina gaur abiarazi da. Kanpainan, kartelak argitaratu dira, irratiko iragarkiak sartu dira, publizitatea sartu da komunikabide idatzietan eta Interneten eta markesinetan publizitatea jarri da hiru hiriburuetan.

‘Zuri esker-rak-’ lema du kanpainak eta helburua da erakustea gaur egun euskal herritarren % 13,4k hirugarren gizarte-sektoreko erakunderen batean diharduela boluntario-lanetan, alegia, 242.000 pertsonak baino gehiagok. Horrek erakusten du Euskadiko herritarrak “oso parte-hartzaileak” direla eta “gizarte-konpromiso handia” dutela. Zehazki, kartelek nabarmentzen dute Euskadin zortzi pertsonatik batek boluntario-lanak egiten dituela erakunde-mota horretan.

Gobernuak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak 5.000 kartel editatu dituzte, eta horiek, besteak beste, gizarte-erakundeetara, instituzioetara edo aisiako zentroetara bidaliko dira, horietan jartzeko. www.euskadi.eus/eskerrak estekan, Euskadiko boluntariotzari buruzko informazio gehiago dago, bai eta agentziekin harremanetan jartzeko datuak ere.

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close