SAREGINEZek, Gipuzkoako Boluntariotza Entitateen Sareak, Boluntarioen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Abenduaren 5ean, astearte, goizeko 11:00etatik 13:30etara, Donostiako Gipuzkoa plazan ekitaldi bat antolatuko du. “Erein Boluntariotza” lelopean, boluntarioek “ereiten” dutenari esker, gure gizartean egunero sortzen dituzten onurak ikusarazi eta aitortzea izango da jardueraren helburu nagusia. 11:30etan Boluntariotzaren aldeko manifestua irakurriko da SAREGINEZetik, ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, bertan, zeuok ereindako haziak etxera eramateaz gain, Sarea osatzen duten entitateen informazioa izango da eskuragarri, beraien proiektuak ezagutu ahal izateko.
Zatoz gurekin Boluntarioen Nazioarteko Eguna ospatzera!