Boluntariotza entitateen errolda orokorra
Boluntariotza Elkarteen Errolda Orokorraren hasierako eta oinarrizko helburua, Euskal Autonomia Erkidegoan zenbat Boluntariotzako Erakunde dauden eta zer osaketa duten jakinaraztea da, horren ondoren, Boluntariotzako Euskal Kontseilua sortu eta garatzeko eta Eusko Jaurlaritzak gai horren gainean dituen gainerako eskumenak gauzatzeko, alegia:
* Boluntariotzako baliabideen katalogo publiko bat egitea.
* Boluntariotzari buruzko agiri-funts eta datu-base bat sortzea, badauden foroak koordinatuko dituena.
Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean, boluntariotzako erakundeak deitutakoak hauek dira: 17/1998 Legeko 8.2. artikuluaren arabera, kide gehienak boluntarioak dituztelarik, egiten dituzten programa edo egitasmo gehienak batik bat boluntarioen bidez egiten dituzten erakundeak sartuko dira, eta, horiez gain, boluntariotzakotzat hartzen ez badira ere, euren jardueren artean boluntarioek parte hartutako egitasmoak dituzten erakundeak. Erakunde horiek behar bezala erregistratuta egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen, fundazioen edo kirol-elkarteen erregistroetan, edo, euren eraketa eta egoitza edo helbide soziala dela eta, hala balegokie, antzeko erregistroetan izena emanda agertuko dira.
Behean, beste dokumentu batzuen artean, Errolda Orokorra sortzen deneko dekretua, inskribatzeko informazioa, eta dagoeneko izena eman duten elkarteen zerrenda aurkituko dituzu. LOTURA HONETAN ere, informazio guztia aurkituko duzu.
Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra 169/2000 Dekretua
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data – 2000. urtea
- Informazioa – Dekretu honen bitartez, erroldaren edukia zehaztu, erakundeak inskribatzeko prozedura ezarri eta erakundearen eta pertsona boluntarioaren arteko akordioa edo hitzarmena egiteko agiri normalizatuaren eredua sortzen da.
Boluntariotza elkarteen erroldaren inguruko informazio orokorra
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data – 2015 urtea
- Informazioa – Boluntariotzako erakundeen errolda orokorraren inguruko informazio orokorra jasotzen duen dokumentua.
Boluntariotza elkarteen errolda orokorrean inskribatzeko informazioa
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data –
- Informazioa – Erroldan inskribatzeko eman beharreko pausoen inguruko informazioa
Irailaren 1eko 169/2000 Dekretuaren I. Eranskina
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data –
- Informazioa – I. Eranskina
Irailaren 1eko 169/2000 Dekretuaren II. Eranskina
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data –
- Informazioa – II. Eranskina
Boluntarioen barne estatutoa
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data –
- Informazioa – Boluntarioen Barne estatutoaren inguruko informazioa
Erroldan inskribatutako erakundeen zerrenda eguneratua
- Iturria – Eusko Jaurlaritza
- Data –
- Informazioa – Erroldan inskribatutako erakundeen zerrenda eguneratua