Pertsonen kudeaketa
EN BLANCO
Zer da natura sexualeko aurrekari penalen ziurtagiria? Nola tramitatu daiteke?
Iturria: Justizia Administrazioa Euskadin
• Zer da aurrekari penalen ziurtagiria? Pertsona batek sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria da.
• Zergatik? Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege berriak agintzen dutelako.
• Zertarako? Adingabeak babesteko aurreikusi den segurtasun neurria da. Arrisku egoerak saihesteko helburuarekin, delitu hau bete izan duten pertsonen erregistro bat sortu eta osatuko da.
• Nork eskatu behar du? Adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek. Orain arte beharrezkoa izan ez bada ere, martxoaren 1etik aurrera, indarrean dagoen izapidea da.
ZER BEHAR DUZU?
Aurrez aurre eskatzeko:
- Zure nortasuna hurrengo dokumenturen baten bidez egiaztatu beharko duzu -jatorrizkoa edo kopia erkatua, eta indarrean dagoena-: NAN, atzerritarren espainiako bizileku-txartela, pasaportea, espainiako gidatzeko baimena, europar batasuneko herrialdeko identifikazio-zenbakia edo baliokidea.
- Justizia Ministerioaren web atarian eskuragarri dagoen Sexu-izaerako delituen ziurtagiri-eredua behar bezala beteta.
Internetetik eskatuz gero, hurrengoa egin behar duzu:
- Justizia Ministerioaren sexu-izaeragatiko delituen ziurtagiria eskatzeko zerbitzura jo.
- Cl@ve sisteman erregistratuta egon behar duzu edo plataforma @firma-k onartutako identifikazio elektronikorako ziurtagiriren bat eduki behar duzu (FNMT edo DNIe).
- Inprimakia bete.
NORK EGIN DEZAKE?
Interesdunak: edozein pertsona fisiko adinez nagusia.
Adingabeak edo gaitasuna judizialki aldatuta duten norbanakoak guraso edo legezko tutoreek ordezkatu beharko dituzte.
Eskatzailea beste pertsona baten ordezkaria bada, ordezkariak bere nortasuna eta eskatzailearena egiaztatu beharko ditu, eta legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen zuzenbidezko dokumentua eduki beharko du. Zure seme-alaba adingabeen izenean eskatzen baduzu, Familia-liburu originala edo kopia erkatua ere aurkeztu behar dituzu.
NON AURKEZTU?
Aurrez aurre:
- Bizkaia: Euskadiko Justiziako Lurralde Kudeatzailetza (Elkano kalea, 9-7.a, 48008 Bilbao). Eskatu hitzordua Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan.
- Gipuzkoa: Gobernuaren Ordezkariordetza (Pio XII.a plaza,6.20010, Donostia/San Sebastian). Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan.
- Araba: Gobernuaren Ordezkariordetza (Olagibel kalea, 1. 01071, Vitoria-Gasteiz). Eskatu hitzordua Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzen Aurretiko Hitzordu Zerbitzuan.
Internet bidez, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan
NOLA JASO?
Eskaera aurrez aurre egiten baduzu 24 orduko epean testu-mezu bat (SMS) bat jasoko duzu zure eskuko telefonoan; bertan, ziurtagiria online jaisteko lotura bidaliko dizute. Hala ere, kasu batzuetan, arazo teknikoak direla eta, baliteke posible ez izatea eta ziurtagiria igortzeko egun gehiago behar izatea (epea ez da 3 egun baliodun baino luzeagoa izango). Eskaera aurkezten denetik Administrazioak 10 eguneko epea du ziurtagiria emateko.
Eskaera internetetik egin baduzu, ohikoena unean bertan ziurtagiria jasotzea da. Posible ez izatekotan, eskaera egin izanaren agiria jaisteko aukera izango duzu; agirian zenbaki bat agertuko da, eta ziurtagiri elektronikoa prest dagoenean internetetik jaisteko zenbaki hori erabili beharko duzu. Eskaera-inprimakian posta elektroniko helbide bat jarri dezakezu, ziurtagiria prest dagoenean bertan jasotzeko.
IZAPIDEAREN KOSTUA?
Izapide hau doan da.
INFORMAZIO OSAGARRIA
- Ziurtagiria atzerrian aurkezteko bada:
Ziurtagiri hau Espainian adingabeekin lan egiteko igortzen den bakarra da; hala ere, beste herrialde batean aurkeztu behar baduzu, apostilla jarri edo legeztatu egin beharko duzu.
- Ziurtagiria baliozkoa dela egiaztatu nahi baduzu:
Igorritako dokumentuak Egiaztatze Kode Segurua izeneko zenbakia du, dokumentua egiaztatzeko. Zenbaki hori baliatuta, Sexu-izaerako delituen ziurtagiri elektronikoaren Egiaztatze Zerbitzuan ziurtagiria egiaztatu dezakezu, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan.
- Enpresa edo erakunde publikoa bazara eta taldekatutako eskaera bat egin nahi baduzu:
Enpresa edo erakunde publiko bereko langile guztien sexu-izaerako ziurtagiriaren eskaera taldeka egiteko aukera dago. Kasu horretan, eskaera enpresaren egoitzatik hurbilen dagoen Justiziako Lurralde Kudeatzailetzan aurkeztu behar da. Kontsultatu zer pausu eman behar diren eskaera taldekatua egiteko.
LAGUNTZARAKO ESKULIBURUA ETA ZALANTZAK
–Eskaerarako Natura-Delitu Ziurtagiri Sexualeko erabiltzaileko Eskuliburua
Gipuzkoan egoera irregularrean bizi den pertsona etorkin bat boluntarioa izan al daiteke?
Bai.
Eragozpen bakarra, boluntariotzaren aseguruaren tramitazioan aurki liteke. Pertsona horrek duen bere herrialdeko agiri identifikatiboarekin (pasaportea, nortasun agiria, etab), boluntariotza asegurua egin daiteke, hortaz, aseguru entitateak tramitatu beharra du.
Eragozpenik aurkitzekotan, Sos Arrazakerian laguntza eta aholkularitza aurki daiteke.
Sos Racismo
Tel: 943321811
Boluntarioak dituzten irabazi asmorik gabeko entitateek zer betebehar dituzte boluntarioei dagokionean?
Boluntarioak erakundean sartzeko bidea, idatziz jasoko den hitzarmen edo konpromezua izango da. Bertan erakundearen eta boluntarioaren arteko harremana altruista izango dela eta batak bestearekiko dituen eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren zehaztuko da; horretaz gain, eginkizunak, ekintzak, harremanaren iraupena, harreman hori desegiteko arrazoiak eta erakundeak eta boluntarioek finkatu nahi dituzten beste hainbat puntu zehaztuko dira, legeak dioena betetzen dela ziurtatzeko.
Erakundeek honakoak egin beharko dituzte:
a) Erakundearen barnean boluntarioaren estatutu bat eratu beharko dute, eta bertan ezarri, gutxienez, erakundean onartzeko eta ez onartzeko irizpideak zein boluntarioen eskubide eta betebeharrak.
b) Behar dena antolatu, boluntarioak bai erakundean eta bai parte hartuko duen programa eta egitasmoetan bere laguntza emango duela eta behar duen informazioa jasoko duela bermatzeko.
c) Egin beharreko lanak egiteko egokiak diren bitartekoak eta laguntza eman boluntarioei.
d) Boluntarioei lanak ondo egiteko beharrezkoa den heziketa eman.
e) Boluntarioentzako aseguru-poliza sinatu; horren bidez, boluntarioak bere lana egiterakoan bitartekoren bati kalterik eginez gero aseguruak ordainduko lituzke kalteak, betiere araudian ezartzen diren baldintzetan eta araudiak ezartzen duen kapitalaren bidez.
f) Boluntario gisa egiten duen berariazko lanari dagozkion segurtasun- eta higiene-baldintzak bermatu.
g) Boluntarioari berak egindako lanak egiaztatzen dituen agiri bat egin.
h) Boluntario berri bat erakundean sartzean egiten den hitzarmenean ezarritakoa bete.
i) Erakundean sartzen direnen eta erakundeko kide izateari uzten diotenen erregistroa egin.
j) Boluntario gisa lan egitean boluntarioak xahututako diru-kopurua itzuli, baldin eta erakundea eta boluntarioaren artean hitzartutako baldintzetan horrela ezarrita badago, eta, betiere, hitzarmenean jarritako mugen barruan.
k) Boluntarioari egiaztagiri bat eman bere lanerako gaitu eta identifikatuko duena.
Era berean, erakundeen eskubideak dira:
a) Egin beharreko lanaren arabera aukeratzea boluntarioak.
b) Erakundeek egiten duten borondatezko lanaren inguruan beharrezko informazioa eta orientabidea eskatzea Administrazioari eta eskatutako hori jasotzea.
c) Borondatezko lana sustatzeko ekintzetan aurreikusten diren neurrietara jo ahal izatea.
Zeintzuk dira irabazi asmorik gabeko entitate batean sartzen diren boluntarioen eskubide eta betebeharrak?
Euskadiko boluntarioen legeak, eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu irabazi amorik gabeko entitateetan aritzen diren boluntarioei.
Boluntarioaren eskubideak dira:
a) Sartzen den erakundean aktiboki parte hartzea, erakundeari buruz jaso beharreko informazioa jasoz (batez ere haren xedeei, egiturari eta funtzionamenduari buruzkoa), erakundean parte-hartze organoak sortzea eta organo horietako kide izatea.
b) Esku hartzen dueneko programa edo egitasmoak diseinatu, egin, burutu eta ebaluatzen laguntza ematea; horretaz gain, erakundeko boluntario den aldetik, berari ere badagozkion gaietan iritzia emateko eskubidea izango du boluntarioak.
c) Boluntario-lanak eskatzen duen laguntza teknikoa nahiz heziketa- eta giza laguntza jasotzea eta bere izaera eta ahalmenetara hobekien egokitzen den lanetara bideratzea.
d) Aseguratuta egotea, boluntario gisa lan egitean bitartekoren bati kalterik egin baliezaioke ere; asegurua araudian ezarritako baldintzetan eta araudiak ezarritako kapitalaren bidez egingo da.
e) Boluntarioak bere lana betetzeko xahututako dirua berreskuratzea, baldin eta erakundea eta boluntarioaren artean hitzartutako baldintzetan horrela ezarrita badago, eta, betiere, hitzarmenean jarritako mugen barruan.
f) Ekintzak boluntarioaren bizilekutik ahalik eta hurbilen egitea, programek eta egitasmoek horretarako aukera ematen duten neurrian.
g) Bazterkeriarik gabe eta zuzentasunez tratatua izatea, boluntarioaren askatasuna, intimitatea eta sinismenak errespetatuz.
h) Lana segurtasun- eta higiene- baldintza egokietan egitea, lanaren ezaugarriek eskatzen dutenaren arabera.
i) Gizarteari emandako laguntzak merezi duen errespetua eta errekonozimendua lortzea.
j) Aurrez jakinarazita, boluntario izateari askatasunez uztea.
k) Lege honetatik eta boluntariotzari buruzko gainerako antolamendu juridikotik etorritako beste guztiak.
Hauek dira boluntarioaren betebeharrak:
a) Sartuta dauden erakundeari laguntza ematea, bere ahalmen eta borondatearen heinean, parte hartuz eta erakundearekin batera lan eginez.
b) Erakundearekiko hartutako konpromezuak betetzea, erakundearen araubidea eta helburuak errespetatuz.
c) Berari egokitutako lanak arduraz egitea eta erakundeko arduradunek ezarritako jarraibideei segitzea.
d) Erakundeak aurreikusitako heziketa-ekintzetan eta lana behar bezala egiteko beharrezko ekimenetan parte hartzea.
e) Boluntario gisa lan egitean jasotako edo jakindako informazioa isilpean gordetzea.
f) Lagundu nahi dituzten pertsonen eta pertsona-taldeen eskubideak errespetatzea.
g) Boluntario-agiria eta erakundearen bereizgarria egoki erabiltzea.
h) Boluntarioaren esku uzten diren baliabide materialak zaintzea.
i) Oro har, boluntario-lana lege honetako 4. artikuluan ezarritako oinarriak betez egitea.
j) Lege honetatik eta boluntariotzari buruzko gainerako antolamendu juridikotik etorritako beste guztiak.
k) Onartzen diren segurtasun eta higieneko neurriak betetzea.
Boluntario eta entitatearen artean lankidetza hitzarmenik osatu behar al da? Eta zer jaso beharko luke?
Boluntaritzari buruzko Ekainaren 25eko 17/1998 legeak – 8. artikuluaren 3. puntuan – boluntarioaren eta erakundearen artean lankidetza- edo konpromiso-hitzarmena sinatzea eskatzen du. Lankidetza-hitzarmen horren funtzioa, bi alderdien arteko harremana arautzea da, hau da, zein zehaztapenetan egingo den, zein baldintzapean, zein jardueratarako, eta alde bakoitzaren betebeharrak zehaztuko ditu. Horiek ez ezik, balio- eta berrikuspen-epeak ere adieraziko dira bertan. Hitzarmen horrek, elementu batzuk zehazten ditu. Elementu berriak ere txerta daitezke, betiere legean adierazitakoarekin kontraesanik ez badute.
Hauek dira besteak beste, akordio horretan jaso beharrekoak:
1-Boluntarioaren zereginen azalpena
2-Bi alderdien eskubide eta betebeharrak
3-Boluntario ekintzaren epe muga (baldin badu)
4-Boluntariotza ekintza non egingo den
Adibide bezala, behean, akordio eredu batzuk dituzu:
Derrigorrezkoa al da entitateentzako boluntarioentzat asegurua egitea?
Ekainaren 25eko 17/1998 Boluntariotzaren legeak, I Kapituloko 6. d) Artikuloan, eta II Kapituloko 8, 4.e) Artikuloan, elkarteak, boluntarioak bere lana egiterakoan bitartekoren bati kalterik eginez gero kalte-ordainak bermatzeko (estaltzeko), boluntarioentzako aseguru poliza sinaraztea derrigortzen ditu.
Gainera, 169/2000 DEKRETUAn, IRAILAREN 1EKOA, boluntariotzako erakundeen errolda orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituena, ondorengoa aipatzen da:
5. artikulua.– Aseguru poliza.
Boluntzariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen 8. artikuluaren e) letrako 4. paragrafoan xedatutakoaren ondorioz, boluntarioak dituzten erakundeek, beren izaera juridikoa dena dela, aseguru poliza bat egin beharko diete honako hauek estaliko dituena: asistentzia sanitarioa, heriotza eta balioezintasuna eta boluntario-jardueran izandako istripuak eta besteri eragindako kalte-galerak.
Horretarako egin beharreko erantzukizun zibileko polizak 50 milioiko kapitala izango du gutxienez (300.506,05 euro).
Gaur egun, hauek dira eskaintzen dira aseguru polizak:
Caja Laboral – Euskadiko Kutxa
Dagokizun bulegoan, bertako gestorearekin harremanetan jarri.
Fundación Pere Tarres
Tel. 902430343
ILUNION Correduria de Seguros
Tel: 944102755
NORTLAN. Correduría ética y solidaria.
Tel: 667566220
Zein de Euskadiko boluntariotza arautzen duen legea
Euskadiko Autonomia Erkidegoan boluntariotza arautzen duen legea, 17/1998 LEGEA, ekainaren 25ekoa, Boluntarioei Buruzkoa da. Bertan boluntariotzaren kontzeptua definitzen da, elkarteen eta boluntarioen arteko harremana erregulatzen da, elkarte nahiz boluntarioei eskubide eta betebeharrak finkatuz, eta administrazio publikoak boluntariotza sustatzeko hartu beharreko neurriak adierazten dira.
Ze baldintza bete behar dituzte boluntariotza entitateek beren boluntarioek (EHUko ikasleak balira) elkartasun eta lankidetza jardueren bidez unibertsitate kredituak lortu nahi badituzte?
UPV/EHUn matrikulatutako ikasleek elkartasuneko eta lankidetzako jardueretan aritzeagatik kredituak aitortzea eskatu ahal izango dute. Unibertsitatean ikasten aritu diren bitartean gauzatutako ekintzak izan beharko dute.
Mota honetako jardueren bidez kredituak aitortu ahal izateko, jarduera horiek zenbait baldintza betetzen dituzten erakundeetan egin behar dira.
Boluntario laneko erakundetzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen barruan fundazio eta elkarteei dagokien erregistroan behar bezala erregistratuta egonik interes orokorreko ekintzen barruan programak edo egitasmoak garatzen dituztenak, eta, betiere, ondoko baldintzak betetzen badituzte:
-Boluntarioaren estatutua eratua izatea eta boluntarioen arretarako plan bat;
-Asegurua kontratatua izatea, erantzukizun zibilekoa eta istripuetarakoa, horren bidez boluntarioa babestuta egon dadin;
-Konpromiso idatzia sinatzea erakundeak eta boluntarioak;
-Boluntarioari lanak egiaztatzeko agiria ematea, kredituak aitortze aldera.
Informazio gehiago: