Materiala maileguan hartzeko zerbitzua
Elkarteek antolatzen dituzten ekitaldiak aurrera eramateko behar izaten duten materiala maileguan hartzeko aukera ematen duen zerbitzua da hau. Erreserba egin, eskaera fitxa bete, eta fidantza jartzea nahikoa da. Derrigorrezkoa da eskaera formularioa betetzea, nahiz eta aurretik kontsulta egin beharra dagoen materiala libre dagoen ala ez jakiteko. Behean, zerbitzuaren araudia, maileguan hartu daitekeen material zerrenda, eta eskaera fitxa eskuragarri daude.
