Elkarteen kudeaketa
EN BLANCO
Zeintzuk dira elkarte bat sortzeko bete beharreko pausoak?
Elkartea sortzeko jarraitu beharreko pausoak ondorengo dokumentuan dituzu: “Elkartearen eraketarako jarraibideak”
Zer da natura sexualeko aurrekari penalen ziurtagiria? Nola tramitatu daiteke?
• Zer da aurrekari penalen ziurtagiria? Pertsona batek sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria da.
• Zergatik? Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege berriak agintzen dutelako.
• Zertarako? Adingabeak babesteko aurreikusi den segurtasun neurria da. Arrisku egoerak saihesteko helburuarekin, delitu hau bete izan duten pertsonen erregistro bat sortu eta osatuko da.
• Nork eskatu behar du? Adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek. Orain arte beharrezkoa izan ez bada ere, martxoaren 1etik aurrera, indarrean dagoen izapidea da.
o Norbanako eskaera:
- Eskaera-orria behar bezala beteta entregatzea
- 18 urteak beteta izatea. (*eskatzailea adingabea bada, guraso edo tutoreek bere izenean eskatu beharko dute).
- N.A.N espainiarra izatea.
- Atzerritarren kasuan, jatorrizko herrialdearen ziurtagiria eskatu beharko dute. Egokiena, herrialdeko enbaxadarekin harremanetan jartzea da, ziurtagiria gaztelaniara itzulita eta konpultsatua egon behar delako.
o Taldeko eskaera:
- Administrazio Publikoan lan egiten dutenek Administrazioari informazio hori eskuratzeko baimena ematearekin nahikoa da.
- Elkarte edota enpresetako langile eta boluntarioen kasuan ordezkari bat izendatzeko aukera dago. Ordezkari honek, eskaera bakarra helaraziko dio Lurraldeko Justizia Gerentziari.
- Gutun bitartez egiten bada: gutun-azalean Adingabekoekin Lan egitea (Elkartutako prozesua) adierazi.
- Informazioa eskatzeko, ordezkatzen dituen pertsona guztien baimena.
- Gutun-azalean NAN guztien fotokopia konpultsatu edota elkartearen zigiluarekin.
- Ordezkariaren agerraldi-dokumentua.
- Excel dokumentua (pendrive edo CD batean) eskatzaile guztien datuekin.
- Datuak baieztatzean elkarte/enpresari helaraziko zaizkio eta daturen batean akatsa aditu ezkero ziurtagiriak luzatzen dituen bulegoak interesatuarekin jarriko da harremanetan, horiek zuzentze aldera.
- Internet bitartez egiteko.
2016ko martxoaren 1etik beharrezkoa da adingabekoekin lan egiten duten langile edota boluntario guztiek adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria ateratzea Adingabeak babesteko legeak eta boluntariotza lege berriak eskatzen duten bezala. Helburua adingabekoak babestea da eta arrisku egoerak saihestea.
Oraindik tramitea bete ez baduzu, EGKn ziurtagiria ateratzeko aurreko sarrera osatzen duten aukera berriak topatu ditugu.
Nola lortu ziurtagiria
- Justiziako Lurralde Gerentzietan. Euskal Herri mailan Bilbon eta Iruñan dute egoitza. Beherago azaltzen diren bi bulego hauetara hurbilduta modu presentzialean egin dezakezu kudeaketa eta ziurtagiria momentuan lortu. Horretarako, formularioa behar den bezala bete eta N.A.Naren fotokopia besterik ez duzu eraman behar.
Justiziako Lurralde Gerentzia (Bilbon)
“Sección de Trabajo con Menores (Proceso Agrupado)”
Elcano,9, 7ª
48071-Bilbao
Teléfono: 944245418
Justiziako Lurralde Gerentzia (Iruñan)
“Sección de Trabajo con Menores (Proceso Agrupado)”
Virgen del Puy, 1
31071-Pamplona
Teléfono: 848424023
Email: gerencia.pamplona@mju.es
- Gobernuko ordezkaritza eta azpiordezkaritzetan. Bilbo eta Iruñako ordezkaritzez gain Gasteizen eta Donostian azpiordezkaritza bulegoak daude (modu presentzialean) eginbeharreko gestioak errazten dituztenak Bilbon zein Iruñara joan behar izatea ekidinez. Tramitea bertan egin ondoren SMS bat helduko da zure mugikorrera. bertan ematen dizuten kodearekin zure ziurtagiria lortuko duzu interneten bitartez. PDF dokumentu bat izango da eta behar beste aldiz erabili ahal izango duzu.Hauek dira bulegoak:
Gobernuko Gipuzkoako azpiordezkaritza (Donostian)
PIO XII Plaza 6, Donostia
Teléfono zenb.: 943989000
- Posta bidez. Kasu honetan, formularioa behar bezala bete beharko duzu eta honekin batera N.A.N-aren FOTOKOPIA KONPULTSATUA (konpultsatzeko, funtzionario batek egin behar du; udaletxean, udaltzaingoan… ). Gutunazala prest izatean, hartzailea zehaztu behar da: Justiziako Lurralde Gerentziak, Bilbo edo Iruña kasu honetan. Zure eskaera jaso bezain laster SMS bat helduko da zure mugikorrera. bertan ematen dizuten kodearekin zure ziurtagiria lortuko duzu interneten bitartez. PDF dokumentu bat izango da eta behar beste aldiz erabili ahal izango duzu.
- Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bitartez. Eskaera eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuaren bitartez egin daiteke. Horretarako formularioa behar bezala bete eta N.A.N.aren fotokopia originalarekin batera eraman behar da bertan ziurtatzeko. Zuzenean zerbitzutik helarazten dute eskaera Justiziako Lurralde Gerentziara. OSO GARRANTZITSUA DA HARTZAILEAREN HELBIDEA ZEIN DEN ZEHAZTEA (BILBO edo IRUÑA ) kasu batzuetan madrilera bidali dituzte eskaera eta ez dira heldu. Ziurtagiria lortzeko posta bidez bezala, eskaera jasotzen dutenean zure mugikorrera SMS bat helduko da eta webgunearen bitartez jasotako kodea sartu eta zure ziurtagiria lortuko duzu PDF formatuan beharbeste aldiz inprimatu eta erabiltzeko.
- Internet bitartez. Eskaera on-line egitea da biderik azkarrena baina horretarako N.A.N. irakurgailu bat behar da eta dokumentuaren pasahitza eskura izatea. Oso garrantzitsua dira bi gauza ksu honetan: NAN elektronikoaren pasahitza eguneratuta izatea eta NAN elektronikoaren zertifikatua eguneratuta izatea. Eguneratzeko tramiteak NAN-eko bulegoetan aurkitu daitezkeen terminaletan burutu daitezke.
Iturria: EGK
Informazio gehiago:
–Eskaerarako Natura-Delitu Ziurtagiri Sexualeko erabiltzaileko Eskuliburua
Zer jaso beharko luke entitate baten Boluntariotza planak?
Boluntariotza planaren edukia, entitatearen ezaugarrien araberakoa izango da. Orokorrean, honako eduki hauek jaso beharko lituzke:
1. Elkartearen helburuak eta aurkezpen motz bat.
2. Elkarteak boluntariotza nola ulertzen duen eta zein modutan barneratuko den entitatean.
3. Zeintzuk lirateke boluntarioen funtzio eta egitekoak.
4. Balizko boluntarioen profila (gutxiengo eta gehiengo adina, jarrera, ezagutzak,..).
5. Zeintzuk izango dira boluntarioen eskubide eta bete beharrak.
6. Elkartearen estrukturan bere parte hartzea nola gauzatuko da.
7. Boluntarioen ibilbidea elkartearen barruan zein izango da, fase bakoitza (kaptazioa, harrera, fidelizazioa, formazioa, desbinkulazioa,..) zehaztu nola burutuko den eta nor arduratuko den.
8. Boluntarioen estatutua (Boluntariotzaren euskal legeak entitateek boluntarioen estatuta edukitzea eskatzen du).
9. Boluntarioen kudeaketara bideratuko diren baliabideak, pertsonanak, espazioak,…
10. Aipatu nahi den beste edozein puntu.
Boluntariotzaren Euskal Legeak ez du boluntariotza programaren inguruan argibiderik ematen. Boluntariotzaren Espainiako Legeak ordea, boluntariotza programa baten gutxieneko edukia zein den adierazten du:
“7. artikulua. Boluntariotzako programak.
1. Boluntariotzako programa bakoitzak, gutxienez, ondorengo eduki hau izan behar du:
a) Izena.
b) Programaren arduradunaren identifikazioa.
c) Programaren xedeak eta helburuak.
d) Barnean hartzen dituen jardueren deskribapena.
e) Barnean hartzen duen lurralde-eremua.
f) Berori egikaritzeko aurreikusten den iraupena.
g) Beharrezkoa den boluntario kopurua, egin behar diren zereginetarako profil egokia eta eskatzekoa den kualifikazioa edo prestakuntza.
h) Hala badagokio, programaren jomuga izango diren pertsonen profila zehazteko irizpideak.
i) Aurrera eramateko behar diren bitartekoak eta baliabideak.
j) Kontrol, segimendu eta ebaluazioko mekanismoak.”
Zer egin dezakegu administrazio publikoan eskaturiko dirulaguntza bat ukatzen badigute, eta erabaki hori bidezkoa ez dela iruditzen bazaigu?
Administrazio publikoaren dirulaguntza deialdi batean, eskaera burutu badugu eta erresoluzioa ateratakoan, dirulaguntza egokitu ez bazaigu, eta erabaki hori bidezkoa ez dela izan iruditzen bazaigu, erabaki horri aurre egiteko tresna bat gorako errekurtsoa da.
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Irabazi asmorik gabeko beste entitate batekin hitzarmena sinatu nahi bada, ze puntu jaso beharko lituzke? Ze balio juridiko izango luke hitzarmenak?
Hitzarmena izenpetzen duten entitateen datuak eta elkar-lan horrek izango dituen ezaugarriak jasotzea da garrantzitsuena. Horretarako garbi eduki beharra dago ze gaien inguruan izango den elkar-lana eta zein modutara burutuko den.
HItzarmenak akordio eta konpromiso zehatzak balitu, akordio hauek bi aldeak juridikoki lotetsiko dituzte.
Zeintzuk dira dokumentuen eta kontabilitatearen inguruko betebeharrak irabazi asmorik gabeko entitate batentzat?
Euskadiko elkarteen legeak, bere 23garren artikuloan bete behar hauek egozten dizkie irabazi amorik gabeko entitateei, dokumentuan eta kontabilitatearen inguruan:
-
–Elkarteak ondoko liburuak izan behar ditu, eguneratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrak behar bezala legeztatuta:
-
Elkartekide direnen erregistro-liburu bat.
-
Akta-liburu bat.
-
Kontu-liburu bat.
-
-
– Kontuak aurkezteko eta aurrekontua egiteko, gero Batzar Nagusiak onets ditzan, elkarteak duen ondarearen eta finantza-egoeraren irudi fidela emateko balio duen edozein kontabilitate-sistema erabil daiteke.
Zeintzuk dira bete beharreko baldintzak eta jarraibideak irabazi asmorik gabeko entitate bat herri onurako elkartea bilakatzeko?
Eusko Jaurlaritzak herri-onurako izaera aitortu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteei, baldin eta indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-,altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Herri-onura diskrezionaltasunez aitortuko da, elkarteak aurrera eramandako xedeek eta jarduerek jasotzen duten balorazioaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak aitortuko du herri-onura, Gobernu Kontseiluak onetsitako dekretu baten bidez. Dekretu-proposamena gaiaren arabera dagokien sailek eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; eta azken sail horrek izapidetuko ditu prozedura, eta horretan sor daitezkeen auzi guztiak.
Herri-onuraren aitorpena ezeztatu ahal izango da, Dekretu bidez beti ere.
Bai aitorpena, bai aitorpenaren ezeztapena Aldizkari Orokorrean publikatuko dira.
Herri-onurakotzat aitortu diren elkarteek une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen eskubide, onura eta salbuespenez ?ekonomikoak, administratiboak, zergen arlokoak eta sozialak ? gozatzeko eskubidea izango dute.
Ordainetan, aurreko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak aurkeztu behar dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, ekitaldi hori amaitu eta hurrengo sei hilabetetan; horrekin batera, ekitaldi horretan elkarteek burutu dituzten jarduerak deskribatzen dituen txosten bat ere aurkeztu behar dute.
Orobat, Herri Onurako Elkarteen Babesletzak haien jarduerei eta funtzionamenduari buruz eskatzen dizkien informazio eta agiri guztiak eman behar dizkiote Babesletzari.
Eusko Jaurlaritzak herri-onurako izaera aitortu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteei, baldin eta indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-,altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Herri-onura diskrezionaltasunez aitortuko da, elkarteak aurrera eramandako xedeek eta jarduerek jasotzen duten balorazioaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak aitortuko du herri-onura, Gobernu Kontseiluak onetsitako dekretu baten bidez. Dekretu-proposamena gaiaren arabera dagokien sailek eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; eta azken sail horrek izapidetuko ditu prozedura, eta horretan sor daitezkeen auzi guztiak.
Herri-onuraren aitorpena ezeztatu ahal izango da, Dekretu bidez beti ere.
Bai aitorpena, bai aitorpenaren ezeztapena Aldizkari Orokorrean publikatuko dira.
Informazio gehiago:
Herri onurako elkarteak – Gobernantza publiko eta Autogobernu saila (Eusko Jaurlaritza)
Zer egin behar da entitate bateko zuzendaritza batzordean aldaketak egin nahi badira?
1.- Elkarte eta federazioek Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroari honako kargu hauetan gertatutako aldaketen berri eman behar diote: presidentea, idazkaria, diruzaina eta, hala badagokio, kide anitzeko gobernuko kideak. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, Batzar Orokorrak dagozkion erabakiak hartzen dituenetik aurrera zenbaturik.
2.- Elkarteak edo Federazioak estatutuen aldaketa bat aurkezten duenean gobernu-organoa osatzen duten pertsonak aldatzeko, Zuzendaritza Batzordea ere aldatu beharko du; izan ere, inskribatu nahi dituen estatutuetan ezartzen denera egokitu beharko baita Zuzendaritza Batzordea.
Informazio gehiago:
Zuzendaritza batzordea aldatzea – Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorra.
Datu pertsonalen babesa
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria (DBEO-Erregelamendua) 2016ko maiatzean argitaratu zuten, eta 2018ko maiatzetik aurrera nahitaez ezarri beharrekoa izango da. Orain trantsizio aldian gaudenez, indarrean jarraituko dute 95/46 Zuzentarauko xedapenak eta estatu bakoitzean zuzentaraua garatzen duten arauak. Hala ere, tratamenduaren arduradunek eta eragileek neurriak prestatzen eta egokitzen hasi behar dute, Erregelamendua ezarri beharrekoa den unerako, bertan aurreikusitako aurreikuspenak betetzeko gai izateko.
Informazio gehiago:
Zein da Gipuzkoako eskuhartze sozialaren arloko entitateek aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa, langileen lan alderdiak erregulatzeko?
2015-2018 urteetarako Esku Hartze Sozialari Buruzko Gipuzkoako II Lan Hitzarmena
Hitzarmen hau Esku Hartze Sozialaren inguruko jarduerak gauzatzen dituzten enpresa, elkarte, fundazio, zentro, entitate edo antzeko erakundeei (aurreran tzean erakundeak) aplikatuko zaie, baldin eta erakunde horien izaera juridikoa eskubide publikokoa ez bada, edo erakunde horren akziodun nagusi eta bakarra Herri Administrazioren bat ez bada.
Honako hauek har tzen dira Esku Hartze Sozialtzat: Gizarte premiei erantzuten dioten eta modu formalean edo antolatuta
egiten diren jarduerak edo jardunak. Jarduera horien helburua gizarte-bazterkeria prebenitu, arindu edo zuzentzea izan daiteke, baita gizarteratze-prozesuak edo parte-hartze sozialeko prozesuak sustatzea ere.
Honako eremu hauek izango dira hitzarmen honen eraginpekoak: Gizarte-ekintzaren eremuak, gizarte eta lan arloko eremua edo gizarte eta osasun-arloko eremua, baita gizarte eta kultura arloko eremua eta gizarte-hezkuntzazko eremua ere, baita sortutako gaixotasun mentala ere. Zortzi garren xedapen gehigarrian jarduera-katalogo bat jasotzen da funtzio eremuaren ezagutza eta zehaztapen hobea izateko.
Kolektibo hartzaileak ere askotarikoak dira: adingabeak eta gazteak, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, adindunak, arrazoi ekonomikoak direla eta baztertuta daudenak, aterperik gabekoak, edonolako adikzioarekiko edo adikzio ohiarekiko mendetasunak eragindako osasun arazoak dituzten pertsonak, etorkinak, langabeak, giltzapetuak eta giltzapetu ohiak; kasu guztietan baztertuta eta/edo babesik gabe dauden pertsonak edo kolektiboak, baztertuta eta/edo babesik gabe egoteko arriskuan daudenak, edo gizartean parte har dezaten sustatu beharra dutenak.
Hitzarmen Kolektibo hau jardute-eremuko erakunde guztiei aplikatuko zaie, baita Gipuzkoako Lurralde Historikoan lan egiten duen langile orori ere, erakundeak bere helbide soziala edozein tokitan duela ere.
Zer da Euskadiko boluntariotzako erakundeen errolda orokorra? Zer egin behar da bertan inskribatzeko?
Boluntarioei buruzkoa ekainaren 25eko 17/1998 LEGEAren 10. artikuluak arautzen du Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra, zeinek Euskadiko boluntariotzako erakundeen kopurua eta osaera ezagutzea duen helburu.
Errolda honetan biltzen dira gehienbat boluntarioz osatuta dauden erakundeak eta beren programa edo egitasmoak boluntarioen bitartez gauzatzen dituztenak (17/1998 Legearen 8.2a artikulua).
Izena eman ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzte:
- Legearen arabera osatuak izatea, nortasun juridiko propioa edukitzea.
- Irabazi-asmorik ez izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen barruan fundazio eta elkarteei dagokien erregistroan behar bezala erregistratuta egotea.
- Interes orokorreko ekintzen barruan programak edo egitasmoak egitea (gizartearen edo pertsonaren onerako lan egiteko konpromisoa dutenak, esparrua edozein dela ere: gizartea, komunitatea, hiria, kultura, garapena, ingurugiroaren babesa edo antzekoa).
Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du Errolda hau, gizarte-ongizatearen arloan eskumenak dituen sailaren bidez. Legealdi honetan (2017-2020), apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuak ezarritakoari jarraituta, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak egingo du lan hori.
Izena eman nahi duten erakundeek honako dokumentazio hau aurkeztu behar izango dute bai Zuzenean hiritarren arreta-zerbitzuan, bai postaz.
Zeintzuk dira Fundazio bat sortzeko bete beharreko pausoak?
Deskribapena
Irabazi-asmorik gabe sortutako erakundea da fundazioa eta interes orokorreko xedeak betetzeko erabiliko da fundazioaren ondarea.
Azkenik bere nortasun juridikoa lortzeko ezinbestekoa da administrazio fundazioen erregistroan inskribatzea.
Izendapen-ziurtagiria
Fundazioaren izenaren baitan «Fundación», «Fundazioa» edo «Iraskundea» hitza adierazi beharko da, eta ezberdina izan beharko da Fundazioen Erregistroetan aurretik inskribatutako beste izenekiko.
Fundazio baten eratze-eskritura publikoak honako alderdi hauek jaso behar ditu gutxienez:
… Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren ziurtagiria fundazioen izenek bete beharreko arauak betetzen direla egiaztatzen duena.
Fundazioak eratzea
Fundazioa pertsona fisiko edo juridikoek sor lezakete, publiko zein pribatuak, espainiarrak edo atzerrikoak.
Pertsona fisikoek jarduteko gaitasun nahikoa izan beharko dute fundazioaren ondare-zuzkidura osatuko duten ondasun eta eskubideak dohain erabiltzeko.
Pertsona juridikoek, ordea, fundazio bat sortzeko borondatea adierazteko eta pertsona juridikoa ordezkatuko duten pertsona fisikoak izendatzeko eskuduntza duen organoaren bidezko akordioa beharko dute.
Fundazioa “inter vivos” edo “mortis causa” egintza bidez sortu liteke baina beti ere, beharrekoa izango da notario-eskritura bidez formalizatzea. Eskriturak 9/2016 legea, ekainaren 20koa, Euskal Autonomi Erkidegoko Fundazioei buruzko legeak bere 9.artikuluan adierazitako baldintzak bete beharko ditu, eta ondorioz, honako inguruabarrak egiaztatu beharko dituzte bertan : izaera; fundazio bat sortzeko borondatea; haserako ondare-zuzkidura; fundazioen estatutuak; fundazioaren gobernu organoa osatzen duten pertsonak; karguaren onarpena; eta, ea eskriturari eratze-agiri izaera eman zaion, beste pertsona batzuk ere fundatzaile gisa sartu ahal izan daitezen.
Hasierako ondare-zuzkidura ezinbestekoa da fundazio bat sortu ahal izateko. Nahikoa eta egokia izan beharko da fundazioaren helburuak betetzeko.
30.000 €ko dotazioa nahikoa dela ulertzen da, eta kopuru horretatik behera, ikerketa ekonomikoa aurkeztu beharko da, fundazioaren bideragarritasun ekonomikoa frogatzen duena.
Edozein kasutan, lehenengo ekonomia-ekitaldian burutuko diren ekintzen egitasmoa aurkeztu beharko da.
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Fundazioen erregistroa.
Informazio gehiago:
Eusko Jaurlaritzako Fundazioen erregistroaren web gunea
Non erregistratu behar da Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko entitate bat?
Lehendakariak behar bezala sinatutako eskabidea, gainontzeko dokumentuekin batera, (Ikus “Elkartearen eraketarako jarraibideak”) Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroari zuzendu beharko zaio, eta telematikoki egin beharra dago. Ikus “Harreman telematikoa administrazioarekin” atala. Zalantzarik izan ezean 012 telefono zenbakira deitu (Zuzenean – Eusko Jaurlaritza).
Zuzenean zerbitzuko bulegoaren helbidea:
Donostia – San Sebastián
Andia, 13
20004 Donostia-San Sebastián
(Gipuzkoa)
Zein da Euskadiko irabazi asmorik gabeko elkarteak arautzen dituen legea?
Euskadiko Autonomia Erkidegoan, irabazi asmorik gabeko elkarteak (GKEak, elkarteak) 7/2007 LEGEA, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoak arautzen ditu. Bertan, elkartearen funtzionamendu orokorra arautzen da, eta elkarte batek betebeharrekoak finkatzen dira.
1. artikulua.– Xedea.
Lege honek xede hauek ditu:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren bakarreko eskumenekoak diren elkarteen araubide juridikoa ezartzea, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuko 10.13 artikuluarekin bat etorriz eta, nolanahi ere, Elkartzeko Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren kontra jarri gabe.
2.– Elkartegintza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, elkarteen gizarte-balioa aldarrikatuz eta horiek herri-onurakotzat aitortzearen nondik norakoak arautuz.
2. artikulua.– Aplikazio-eremua.
1.– Lege hau beren jarduerak nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituzten elkarteei aplikatuko zaie; elkarteok lurralde-eremu horretatik kanpo ere jardun ahal izango dira, baina jardun hori noizbehinkakoa edo osagarria bada. Lege hau, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoan eratu eta garapenerako lankidetzako eta ekintza humanitarioko jarduerak egiten dituzten elkarteei ere aplikatuko zaie.
2.– Beren lege pertsonalaren arabera arautzen diren atzerriko elkarteek, beren jarduerak batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte, ordezkaritza bat izan behar dute Erkidego honetan. Ondore horietarako, euskal herri-administrazioekiko harremanari dagokionez
aplikatuko zaie lege hau atzerriko elkarte horiei.
3.– Estatutuetan beren jarduerak nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituztela adierazten duten elkarteak lege honen menpekotzat joko dira beti.
Ze baldintza bete behar dituzte boluntariotza entitateek beren boluntarioek (EHUko ikasleak balira) elkartasun eta lankidetza jardueren bidez unibertsitate kredituak lortu nahi badituzte?
UPV/EHUn matrikulatutako ikasleek elkartasuneko eta lankidetzako jardueretan aritzeagatik kredituak aitortzea eskatu ahal izango dute. Unibertsitatean ikasten aritu diren bitartean gauzatutako ekintzak izan beharko dute.
Mota honetako jardueren bidez kredituak aitortu ahal izateko, jarduera horiek zenbait baldintza betetzen dituzten erakundeetan egin behar dira.
Boluntario laneko erakundetzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen barruan fundazio eta elkarteei dagokien erregistroan behar bezala erregistratuta egonik interes orokorreko ekintzen barruan programak edo egitasmoak garatzen dituztenak, eta, betiere, ondoko baldintzak betetzen badituzte:
-Boluntarioaren estatutua eratua izatea eta boluntarioen arretarako plan bat;
-Asegurua kontratatua izatea, erantzukizun zibilekoa eta istripuetarakoa, horren bidez boluntarioa babestuta egon dadin;
-Konpromiso idatzia sinatzea erakundeak eta boluntarioak;
-Boluntarioari lanak egiaztatzeko agiria ematea, kredituak aitortze aldera.
Informazio gehiago:
Harreman telematikoa administrazioarekin
Sarrera.
Izapidetze telematikoak Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana gauzatzeko modua da, zerbitzu publikoetara sartzeko edo administrazio prozeduren izapideak egiteko, hala nola diru-laguntza eskaerak.
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea indarrean sartu denez, erakundeek administrazioarekin egin beharreko tramitazioak modu telematikoz egitera derrigortuta daude. Horrek esan nahi du ezin izango direla aurrez aurre aurkeztutako tramitazioak onartu, “paperean”, Zuzenean-eko bulegoetan, postaz, etab.
Izapide telematikoak egiatasuna, osotasuna, isilekotasuna, erabilgarritasuna eta informazioaren kontserbazioa bermatzen du. Honetaz gain, izapidea arindu egiten du, eta ondorioz diru-laguntza deialdiak lehenago ebaztea ahalbidetzen du, erakunde eskatzaile guztien onerako dena.
Erabiltzaileei ondokoak eskaintzen dizkie:
- Berehalakotasuna: Eskaera edo eransten den dokumentazioa berehala iristen zaie Zuzendaritza kudeatzaileei.
- Ez lekualdaketarik: Ez da zertan lekuz aldatu dokumentuak Ordezkaritzetara edo posta-etxeetara eramateko. Lantokitik bertatik izan daitezke harremanak administrazioarekin.
- Ordu mugarik ez: Ez dago ordu-mugarik, kudeaketak guk aukeratzen dugunean egin daitezke.
Zer ziurtagirik balio du izapidetze telematikoa egiteko?
Beharrezkoa da identifikazio elektronikorako bitarteko bat izatea.
Norbanakoaren edo pertsona fisikoaren ziurtagiria erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da pertsona hori, erakundearen izenean jarduten duena, Ahalordeen erregistro elektronikoan horretarako izena emanda egotea. Aplikazio berri honek kudeatzen ditu erakundeek pertsona batzuei bere izenean jarduteko ematen dizkieten ordezkaritzak.
Kontuan izan behar da eskaera bakoitza hasi, sinatu eta bidaltzeko ziurtagiri elektroniko bera erabili behar dugula. Hau da, eskaera bat hasi dezakegu, zirriborroa gorde eta beste egun batean beste ziurtagiri batekin jarraitu, baina sinatu eta bidaltzeko hasi zen ziurtagiria erabili beharko dugu.
Nola lor dezakegu informazio gehiago eskaera telematikoki izapidetzeko beharrezkoak diren ziurtagiri digitalei buruz?
Izenperen web orrian, edo 902 542 542 telefonoan. Izenpe Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatutako ziurtapen erakundea da. Ziurtapen-zerbitzuetako egile batek sinadura elektronikoko zerbitzuak eskaintzen ditu. Sinadura elektronikoa honela defini daiteke: Internet bidez eta telefono bidez lehen bertaratuta egin behar ziren izapideak egin ahal izateko ohiko eskuzko sinadura “ordezkatu” dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa.
Nola lor dezakegu informazio gehiago Ordezkarien Erregistro Elektronikoari buruz?
Ahalordeen Erregistro Elektronikoaren inguruko kontsultak use@euskadi.eus posta elektronikoan edo 945 06 20 16 telefonoan egin daitezke.
Nola egiten dira elkarteen bat-egiteak?
Zenbait elkartek bat egin ahalko dute: lehendik zegoen elkarte batek beste elkarte bat edo batzuk zurgatuz (zurgapenaren bidezko bat egitea) edo beste berri bat eratuz.
XURGAPEN BIDEZKO BAT-EGITEA. JARRAIBIDEAK
Bi elkartek bat egiten badute eta haietako batek bestea xurgatzen badu, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Eragindako elkarteek bat-egitea erabakitzeko egindako aparteko batzar orokorren bileren akta edo ziurtagiria, idazkariak emandakoa, presidentearen oniritzia duena. Bertan, bileretara bertaratutakoen quoruma eta bozketaren emaitza adieraziko dira.
Beraz, bi ziurtagiri aurkeztuko dira:
– elkarte xurgatzaileak egindakoa.
– elkarte xurgatuak egindakoa.
ELKARTE BERRI BAT SORTZEKO BAT-EGITEA. JARRAIBIDEAK
Bi elkarte edo gehiagok bat egiten badute beste berri bat sortzeko, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Eragindako elkarte bakoitzak bat-egitea erabakitzeko egindako Ezohiko Batzar Orokorren bileren akta edo ziurtagiria, idazkariak emana, eta presidentearen oniritzia duena. Bertan, bileretara bertaratutakoen quoruma eta bozketaren emaitza adieraziko dira.(Zenbat elkartek bat egiten duten, hainbat ziurtagiri aurkeztu behar dira)
2.- Akta edo idazkariak emandako ziurtapena, elkarte berria sortu den Batzar Orokorraren presidentearen oniritziarekin, adieraziz zeinek osatzen duten Zuzendaritza Batzordea eta zer kargu betetzen dituzten.
3.- Elkarte berriaren Estatutuak, orri guztiak elkartearen presidenteak eta idazkariak izenpetuta.
Informazio gehiago Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen erregistro orokorrean. (“Beste tramite batzuk” atalean)
Elkartea edo federazioa desegitea
Zeintzuk dira elkarte bat desegiteko arrazoiak?
Elkarteak desegingo dira:
a) Elkartekideen borondate hutsa, Batzar Nagusiak hartutako erabakiaren bidez adierazia.
b) Estatutuetan ezartzen den epea edo baldintza bete izana.
c) Beste elkarte batek xurgatzea edo beste elkarte batzuekin bat egitea.
d) Legez ezartzen den gutxieneko elkartekide kopurua ez izatea. Nolanahi ere, gutxieneko kopuru hori osatzeko epe bat aurreikus daiteke estatutuetan; epea urtebetekoa izango da, gehienez, azken baja gertatzen denetik kontatzen hasita.
e) Elkartea desegitea erabakitzen duen ebazpen judizial irmoa.
f) Elkartearen xedeak betetzeko ezintasuna.
g) Estatutuetan jasota dagoen desegiteko beste edozein arrazoi.
Tramitazioa telematikoki egin behar da Eusko Jaurlaritzako Elkarteen erregistroko webean.
Nola funtzionatzen dute Gobernuz Kanpoko Erakunde baten gobernu-organoek?
Iturria: Fundación Lealtad
Formar parte del Órgano de Gobierno de una asociación o una fundación exige compromiso y dedicación. Y también conocimiento de los aspectos clave en relación con el buen gobierno de la entidad. Están en juego su actividad, su sostenibilidad económica y su reputación. Conozcamos un poco mejor cómo funcionan.
En los últimos años el concepto de “buen gobierno”, acuñado en los 90 en referencia a la forma de gestionar un país desde la administración pública, ha trascendido a otras esferas. Hoy, se habla de buen gobierno en múltiples entornos, especialmente en el ámbito empresarial. De hecho, es uno de los tres pilares de las estrategias de sostenibilidad, que se basan en criterios ambientales, sociales y de buen gobierno (ASG o ESG por sus siglas en inglés). También aplica por supuesto en las organizaciones del Tercer Sector. A nosotros nos parece especialmente relevante y por eso, en los 9 Principios de Transparencia y Buenas Prácticas, todo lo relativo al funcionamiento del órgano de gobierno se incluye en el Principio 3: Órgano de gobierno independiente, activo y público
Hay muchas definiciones, pero tomando una vinculada al tercer sector se entiende por Buen Gobierno: El sistema de procedimientos basados en la transparencia y la responsabilidad, con independencia de las personas que en cada momento asuman la representación de la entidad. (Informe ‘El buen gobierno en el Sector Fundacional’ elaborado por la Asociación Española de Fundaciones (AEF), en colaboración con la Fundación PwC).
Órganos de gobierno de asociaciones y fundaciones
Vayamos por partes. ¿Cuáles son los órganos de gobierno de una ONG? Aquí hay que distinguir entre las asociaciones y las fundaciones.
Las fundaciones cuentan con un Patronato que, según la ley que las regula, debe estar formado por al menos tres personas y reunirse un mínimo de dos veces al año. Entre sus funciones no delegables están aprobar las cuentas anuales y los planes de actuación o modificar los estatutos.
Las asociaciones tienen una Asamblea General formada por todos los socios con voz y voto. Es la que se encarga de aprobar las cuentas y modificar los estatutos, y debe reunirse al menos una vez al año. Así se recoge en la ley que regula las asociaciones. Además, deben contar con una Junta Directiva nombrada por la Asamblea General para gestionar los intereses de la asociación de acuerdo con sus disposiciones. Sería el equivalente a un Patronato, si bien algunas atribuciones (como la modificación de estatutos o la aprobación de cuentas anuales son exclusivas de la Asamblea General).
Requisitos y obligaciones de los miembros
Más allá de la normativa, cada entidad puede establecer en sus estatutos el número de miembros de sus órganos de gobierno y los requisitos que deben cumplir. Aparte de ser mayores de edad, tener pleno uso de los derechos civiles y no encontrarse en situación de incompatibilidad según la legislación vigente.
En las ONG Acreditadas hay una media de 10 personas en los Órganos de Gobierno, con escasa variación entre asociaciones y fundaciones.
También en los estatutos se determina las veces que debe reunirse el órgano de gobierno. Además, pueden existir convocatorias extraordinarias cuando la actividad de la entidad así lo requiera.
La media de reuniones al año es más alta en las asociaciones (7 reuniones) que en las fundaciones (4 reuniones). Lo que es fundamental es que los miembros asistan y participen activamente en estas citas periódicas. De forma presencial o, si fuera necesario, mediante videoconferencia. Esta modalidad que ya estaba vigente en algunas entidades ha cobrado fuerza a raíz del confinamiento. Muchas organizaciones han adaptado sus estatutos para formalizar y organizar las reuniones telemáticas. En todo caso, la clave está en aportar valor al funcionamiento de la organización.
La media de asistencia a las reuniones es alta en general, un 85% de media en las ONG Acreditadas. Es algo más alta en las fundaciones (87%) que en las asociaciones (83%).
Renovar los equipos es siempre positivo para la entidad
En este sentido, siempre es conveniente que los órganos de gobierno se renueven periódicamente para dar “aire fresco” y entrada a nuevas ideas e inspiración. Esto ayuda a que la entidad evolucione y se adapte a la realidad de cada momento. Nuevas propuestas y formas de hacer las cosas ayudan a mantener la actividad en paralelo a la actualidad. Por ello, es muy recomendable que los estatutos recojan alguna de las formas en que se puede fomentar esa renovación.
Una de ellas puede ser limitar la duración y el número de los mandatos (por ejemplo, no más de dos). También se puede establecer que un porcentaje del órgano de gobierno (un tercio, un cuarto) se renueve cada determinado número de años. O, simplemente, incorporar un nuevo miembro cada X tiempo para garantizar la llegada de savia nueva.
La presencia femenina en los órganos de gobierno
Desde hace años venimos analizando la presencia femenina en los órganos de gobierno de las ONG Acreditadas. No es un tema recogido por la normativa del Tercer Sector, pero es sin duda un tema relevante. Varios estudios, como el elaborado por Corporate Excellence – Centre for Reputation Leadership y CANVAS Estrategias Sostenibles, ponen de manifiesto que, a mayor porcentaje de mujeres en los órganos de toma de decisiones de las empresas, más medidas se adoptan para impulsar la sostenibilidad y generar un impacto social y ambiental positivo.
En nuestro análisis del liderazgo femenino en las ONG hemos comparando las positivas cifras en el Tercer Sector (46% en 2021) con las de la presencia de consejeras en las empresas cotizadas (26%). También con las cifras en otros ámbitos como el universitario con un 22% de mujeres catedráticas.
Otras figuras del ecosistema de gobierno
Además, existen otras figuras que pueden aportar valor a las ONG y a sus órganos de gobierno. Puede ser un consejo o comité asesor formado por expertos en un área concreta que aportan su especialización. Suelen tener carácter consultivo y apoyan a los órganos de gobierno en la toma de decisiones en un determinado ámbito. En nuestro caso, por ejemplo, el Consejo Asesor da soporte al equipo ejecutivo en el proceso de análisis y acreditación de ONG. Está formado por el presidente, la Directora General, la Directora de Análisis, y tres expertos líderes en su sector.
También existe la figura de la comisión delegada. Puede estar formada por algunos miembros del órgano de gobierno para encargarse de algunas funciones o temas concretos que requieren mayor profundidad y frecuencia de reunión.
La remuneración de los Órganos de Gobierno
La Ley de Fundaciones establece que los miembros del Patronato no recibirán ningún tipo de remuneración por el ejercicio de su cargo. Se les podrá compensar por los gastos incurridos en el ejercicio de su labor, por ejemplo de desplazamiento, pero el ejercicio de sus funciones no lleva asociada remuneración.
No es el caso de una asociación declarada de utilidad pública, que sí podría remunerar a los miembros de la Junta Directiva por su cargo en la misma, pero tendría que ser con fondos propios o de donantes privados, y no a cargo de subvenciones públicas. Además, en el caso de que se pueda remunerar a los miembros de la Junta Directiva, debe estar especificado en los Estatutos.
Sin embargo, para que tanto las fundaciones como las asociaciones de utilidad pública puedan acogerse al régimen fiscal especial es imprescindible la gratuidad de los miembros del órgano de gobierno. Por este motivo, en la práctica, es muy poco habitual que una ONG remunere a los miembros del órgano de gobierno por su cargo. De hecho, ninguna ONG Acreditada lo hace.
No obstante, sí puede ocurrir que un miembro del órgano de gobierno esté contratado por la entidad para realizar otras funciones distintas a las propias del órgano de gobierno. Pensemos por ejemplo en un patrono que a su vez es director o miembro del equipo directivo. En ese caso, podría recibir remuneración como director. También se pueden dar casos de remuneración indirecta. Por ejemplo si la entidad contrata a una empresa propiedad de un patrono para prestar un servicio. En el caso de las fundaciones, antes de contratar a un patrono, se debe solicitar autorización al Protectorado.
En todos los casos de contratación o relaciones comerciales con miembros del órgano de gobierno es además imprescindible gestionar de manera correcta los posibles conflictos de interés. El miembro del órgano de gobierno que reciba cualquier tipo de remuneración de la entidad no debe participar en ninguna de las decisiones que le afecten y siempre debe justificarse el beneficio para la organización frente a intereses particulares.
En los Principios de Transparencia y Buenas Prácticas se establece que el porcentaje de miembros que perciban algún tipo de remuneración por parte de la organización, sus entidades dependientes o sus proveedores ha de estar por debajo del 40%. Además cualquier remuneración de los miembros del órgano de gobierno o sus familiares deberá cumplir escrupulosamente con la política de conflicto de interés.
A ejercer en un Órgano de Gobierno también se aprende
El Tercer Sector ha avanzado mucho en los últimos años en su proceso de profesionalización. Las personas que trabajan en las estructuras de asociaciones y fundaciones están cada vez mejor formadas y preparadas. Pero, ¿Cómo se forma un miembro de un Patronato o de una Junta Directiva?
En 2018 se creó en España la primera Escuela de Patronos. La iniciativa fue puesta en marcha por la Asociación Española de Fundaciones, la Fundación KPMG y la Fundación Universitaria San Pablo CEU. El pasado año celebró su tercera edición, tras el parón por la COVID-19. Su objetivo es ayudar a estos profesionales a dar lo mejor de sí mismos en el desempeño de su cargo.
En estas citas se les asesora sobre cómo definir la estrategia de la entidad. Se profundiza en el aspecto financiero, tanto de captación como de gestión de fondos. Sobre la relación de los órganos de gobierno con los grupos de interés de la institución. Y, por supuesto, sobre la evaluación de su propio desempeño y la rendición de cuentas de la organización. En definitiva, se les ayuda a adquirir conocimientos para practicar el buen gobierno.
Dirigir una entidad no lucrativa requiere, prácticamente, de las mismas competencias que se necesitan para liderar una empresa o cualquier otro tipo de entidad. Cada una con sus particularidades y sus implicaciones.
En definitiva, contar con órganos de gobierno cualificados es fundamental para garantizar el cumplimiento de su misión y el éxito de su actividad. Y para reforzar su reputación y su papel imprescindible en nuestra sociedad.