Argitalpen interesgarriak
Filter Categories
Denak
Beste batzuk
Elkartegintza
Boluntariotza
-
InformazioaGida honek, gizartearen eraldaketarako kanpainen ezinbestekotasunaren inguruko hausnarketa egiten du eta kanpaina bat zuzen zortzeko tresnak jasotzen ditu.IturriaOngawaData2018
-
InformazioaTxosten honek eztabaida zabaltzea nahi du, eta, horrekin batera, ekintzailetzari buruzko konturik klasikoenak (finantzaketa, kudeaketa, izaera juridikoa…), haren mugak eta haren aukerak lantzea, ekonomia sozial eta solidarioren bidetik. Horretarako, enpresa tradizionalak ekonomia sozial eta solidarioarekin nola uztartu daitezkeen aztertu beharreko bideak jarriko dira mahai gainean, bai eta prekarietatean lan egiten duten pertsonentzako egitasmo batzuk sortzea ere, lan kolektiboaren gaineko ekonomia sozial eta solidarioko tresnek haien baldintzak nola hobetu ditzaketen pentsatzeko. Gai horiek eta beste batzuk jorratuko dira..Esperientzia praktikoetatik eta eduki teorikoagoa duten artikuluetatik abiatuta, irakurleei erreakzio bat sorraraztea da helburua, eztabaidak eta analisi kritikoak eragiteko.IturriaMugarik Gabeko EkonomilariakData2018
-
InformazioaTxosten labur honek Euskal Autonomia Erkidegoko boluntariotzaren 2015eko egoera islatzen du, eta garapenean eta kudeaketan diharduten agente esanguratsuek egindako analisi sakona du oinarri.IturriaEusko JaurlaritzaData2015
-
InformazioaDokumentu honekin Espainiako boluntariotzaren plataformak hezkuntza komunitatearekin loturak sortu nahi ditu, boluntariotza ikasgeletara hurbiltzeko asmoarekin.IturriaEspainiako boluntariotzaren plataformaData2019
-
InformazioaLan honetan, ekitaldiak sor ditzakeen eragin posibleen inguruan, hausnarketa egin behar den fase desberdinen definiziotik, ekitaldia beraren definizioan, garapenean eta ebaluazioan antolatzaileen aldetik kontutan hartu beharreko gai nagusietaraino. Hori guztia, lan hau egituratu dugun kultura-hezkuntza, gizarte, ingurumen eta ekonomia ezaugarriak kontuan izanik eta ekitaldietan jasangarritasunaren planifikazioa, jarraipena eta ebaluazioa errazten duten tresna praktikoak eskainiz.IturriaSaretuzData2017
-
InformazioaGizarte ekintzako GKEen plataforma sortutako gida. (Gazteleraz dago bakarrik)IturriaGizarte ekintzako GKEen plataformaData
-
InformazioaDosier honetan, zazpi begirada eta esperientziaren bitartez, auzi horiei eta beste batzuei heldu nahi zaie, diziplinarteko ikuspegi batetik, gizarte zibileko erakundeen, emakumeen mugimenduen eta akademiaren ekarpenen bidez.IturriaMugarik Gabeko EkonomilariakData2017
-
InformazioaGida honen bitartez, eraginpeko eragileei orientabideak emango dizkiegu ingurumenaren aldetik jasangarria den ekitaldi bat planifikatzeko egin beharreko urratsei buruz, baita ekitaldia gauzatzeko, ekitaldiaren inpaktua neurtzeko, emaitzak komunikatzeko eta etengabeko hobekuntza sistematizatzeko zer egin behar den jakiteko ere.IturriaIhobeData2017
-
InformazioaEspainiako Gobernuaren Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak klubetan eta irabaziasmorikgabeko kirol-erakundeetan garatutako jarduerari buruz egindako ikerlan batek (2014kouztailekoa) kirol-erakundeekin lotutako pertsona guztiek garatutako jarduerak indarreko lanarauetaraegokitzera behartu du, kirolaren esparruan ere, betiere egindako jarduera lanekoabada. Zentzu berean, 2009. urtetik, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak lan-loturatzathartu behar denaren interpretazio zabala ezarri du, baina kirol erakundeen ordaindutakozenbatekoak, handia edo txikia izan, ez du garrantzirik gogoeta horretan. Halaber, Laneko etaGizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak egindako kontrol-lanak kirol sektoreko kolaboratzaileeneta haien erakundeen arteko hainbat lotura erregularizatu ditu.IturriaEusko Jaurlaritza eta Foru AldundiakData2015
-
InformazioaLaburbilduz, ez dugu izaera eraldatzailea duen sare-lanekogida edo eredu bakarra aurkezten, prozesu horretanbarneratuta dauden pertsona, talde eta sareek modukolektiboan eraikitako ohar edo jarraibide batzuk baizik,eta gizarte ekitatibo eta inklusiboen berregiteko lineala ezden baina konplexua den prozesuan orientatu dezaketenjarraibideak.IturriaEMAÚSData2017
-
InformazioaEskuliburu honen bidez, boluntak eztabaidan sartunahi du, ideiak eta jarraibideak eskainiz zalantzak argitzeko, mugak zehazteko, esparruak etakontzeptuak finkatzeko; labur esanda, bereesperientziatik abiatuz, boluntariotzako erakundeaeta gizarte ekintza boluntarioa zer den eta zer ezden azaldu nahi duIturriaBoluntaData2006
-
InformazioaEuskal Autonomia Erkideko boluntariotzari buruzko azterlana burutzean eta argitaratzean bere egunean hartu zuen konpromisoa bete du Eusko Jaurlaritzak, Boluntariotzaren II. Euskal Planaren 2011-2012rako luzapenean jasota dagoena. Lehen aldia da Euskal Autonomia Erkidegoa osorik hartzen duen azterlana egiten dena, eta beraz, hemen jasotzen den informazioak euskal boluntariotzaren errealitatera hurbilduko gaitu.IturriaEusko JaurlaritzaData2012
-
InformazioaBoluntariotzaren Espainiako Plataformak, hausnarketa eta ekintzarako formazio tresna bezala, Boluntariotza Entitateen etika kodea eratzeko prozesua hasi zuen 1999 urtean, dokumentu hau osatu arte. (Gazteleraz bakarrik).IturriaBoluntariotzaren Espainiako PlataformaData2000
-
InformazioaLiburu hau boluntariotza entitateetako boluntarioen arduradunei zuzendua dago. Boluntariotzaren antolaketa prozesuaren inguruko informazioa jasotzen du. (Gazteleraz bakarrik).IturriaLa Caixa FundazioaData2007
-
InformazioaDokumentu honetan sareak, helburuak lortzeko bitartekoak direla adierazten da. Sarean lana egiteko praktika honak jasotzen ditu. (Gazteleraz bakarrik).IturriaBoluntariotzaren Espainiako PlataformaData2012
-
InformazioaAdimen urritasuna duten edo garapenean zailtasunak dituzten pertsonen artean boluntariotza eta pertahartzea sustatzeko gida. (Gazteleraz bakarrik)IturriaFEVASData2017
-
InformazioaIrakasleentzat pentsatutako gidaliburua da, ikasleei partehartzea eta boluntariotzaren gaiak era didaktiko batean landu ahal izateko. (Gazteleraz bakarrik).IturriaVoluntAsturData2017
-
InformazioaBoluntariotza berria izan ez arren, azken urteotan, boluntarioez osatutako elkarteek izan duten gorakadaren eraginez, gizartean denon ahotan dagoen hitza da. GGKEak (Garapenerako Gobernuz Kanpoko erakundeak), gizarte-marjinazio eta bazterkeria ingurukoak, ingurumenaren babeserako elkarteak, giza eskubideen aldekoak, hezkuntza eta kulturaren ingurukoak, gaixotasunen batek eragindakoenak,...IturriaGizaldeData2008
-
InformazioaEuskadin ospatutako Boluntariotzaren Estatuko XV kongresuko inaugurazio hitzaldia. (Gazteleraz bakarrik).IturriaVictor Renes Ayala (Boluntariotzaren Estatuko XV kongresua)Data2012
-
InformazioaBoluntariotzaren bidezko gizarte -partaidetzaren garapenean kolaboratzea da esku artean duzun gidaliburuaren asmoa.Horretarako, gai horren inguruko arlorik garrantzitsuenei buruzko informazioa eskaintzen du, eta abentura kolektibo honen parte izatera gonbidatzen zaitu.IturriaBoluntaData2002
-
InformazioaGazteleraz bakarrikIturriaHainbat entitateData2017
-
InformazioaGida honen bitartez, gorrotoaren diskurtsoaren aurka borrokatzeko tresnak eman nahi zazkie horretan lanean ari diren entitateei. (Gazteleraz bakarrik).IturriaFundación Secretariado GitanoData2017
-
InformazioaAurkezten dugun ikerketa honek ekarpen bat egin nahi du gure laneko esperientzia bertatik, baita gure bazkideen esperientziatik ere, merkataritza eta kontsumoko eredu eraldatzaileak nolakoak izan behar dutenaren inguruan, tokiko eta global eremuan.IturriaEMAÚSData2017
-
InformazioaDolumentua gazteleraz bakarrik dago.IturriaCERMIData2017
-
InformazioaZibilizazio-krisiko garai batean bizi gara. Eremu sozioekonomikoan, gizartearen gehiengo handi baten bizi-baldintzen hondatze orokorrari aurre egin behar diogu. Ordezkaritza politikoaren krisi sakon baten aurrean gaude, eta haren duela gutxiko adierazpen batzuk eskuin-muturra, Trump boterera iristea edo Brexita dira. Eta hori guztia jadanik saihetsezina den kolapso ekologikoko testuinguru batean.IturriaMugarik Gabeko EkonomilariakData2017
-
InformazioaEskuliburu honen helburua, zehazki, pertsona gazteekin esku hartzen duten talde profesionalei (hezitzaileak, irakasleak, tutoreak, etab.) erantzutea da, zurrumurruen aurkako ekintza eta dinamikak modu autonomoan garatu ahal izateko lanaren eta sozializazioaren espazio desberdinetan. Hala,eskuliburuan estrategiaren inguruko oinarrizko zenbait kontzeptu jaso dira, baita tresna praktiko eta dinamikoen aukeraketa bat ere, gazteen komunitatearekin aurrera eramatekoIturriaBilboko udalaData2017
-
InformazioaEgindako prozesua sistematizatzen du dokumentu honek, edukiak biltzen ditu eta parte hartu duten eta/edo kontsultatu diren pertsonen eta erakundeen ekarpenak ikusarazten ditu, gogoeta partekatu bat pizteko, debatean sakontzera gonbidatzeko, eta hezkuntza-curriculumaren prestakuntza-edukietan eta horren guztiaren atzean dagoen eredu ekonomikoan eragiteko.IturriaHainbat entitateData2017
-
InformazioaPobreziari eta desberdintasunei; gerrei; eta migrazioei heltzen dien beste hiruk osatzen dute Zein da zein? kanpaina. Material horiek oinarri gisa erabilita, jarraian zenbait proposamen didaktiko aurkezten ditugu ikasgelan erabiltzeko eta lantzeko.IturriaEuskadiko GGKEen koordinakundeaData
-
InformazioaEskuartean duzun liburu hau pertsona askoren artean idatzitako liburua da. Gauza aberasgarria dela pentsatzen dugu baina horrek gauzak adierazteko moduari zein idazteko estiloari dagokionez homogenoa ez den testua izatea ere badakar. Hortaz testu heterogenoa da.IturriaJoxemi Zumalabe FundazioaData2014-2017
-
InformazioaDokumentu honek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak 2013ko bigarren seihilekoan burututako partehartzeari buruzko Ikerketaren (Ikerketa 2013, I2013) ibilbidea eta ondorioak jasotzen ditu.IturriaEGKData2013
-
InformazioaCalcuta Ondoan GGKEak eratutako liburua. (Gazteleraz dago bakarrik).IturriaCalcuta OndoanData2016
-
InformazioaDokumentu honen sarreran aipatu bezala, txosten honen xedea da boluntariotzako eta parte-hartze sozialeko moduen aniztasuna aztertzea erabilera tradizionalean nahiz legegintza mailan normalean erabili ohi dena baino interpretazio zabalago batetik (har dezagun erreferentzia gisa 17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, boluntariotzari buruzkoa), baina uste dugu hobeto erantzuten diola parte-hartze sozialaren eguneroko errealitateari, Fantovak (2014) aipatzen duen «boluntariotzaren arloko zatirik arketipikoenetik eta egituratuenetik» irtenda.IturriaEusko JaurlaritzaData2015
-
InformazioaElkartu federazioak eratutako azterketa.IturriaElkartuData2015
-
InformazioaEstereotipo eta zurrumurruen aurka nola lan egin Bartzelonako hirian. (Gazteleraz dago bakarrik)IturriaBartzelonako udalaData-
-
InformazioaLiburu hau, Hegoak eta EHUk Euskal Herrian burututako hainbat topaketa, elkarrizketa eta mintegien ondorio da. (Gezteleraz dago bakarrik).IturriaHEGOA / EHUData2016
-
InformazioaGure ingurune hurbilenetik hasita mundua eraldatzeko Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kide diren GGKEek eginiko materialakIturriaEuskadiko GGKEen koordinakundeaData2019
-
InformazioaHaur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzarako ekintzak. (Gazteleraz dago bakarrik).IturriaBoluntariotzaren Espainiako PlataformaData2018
-
Informazioa2018ko urria eta 2019 otsaila bitartean burututako lan honek, errefuxiatuen etorreraren aurrean bertako biztanleriak nola erantzuten duen aztertzen du. Ikerketan 400 pertsonek baino gehiagok parte hartu zuten. (Gazteleraz dago bakarrik).IturriaSos Racismo Gipuzkoa / EHUData2018-2019
-
InformazioaTxosten honetan, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteek 2019an duten egoerari buruzko diagnostikoa egiten du. Txostena egiteko, erreferentzia gisa hartu dira Behatokiak berak bere webguneko Gazteriaren inguruko adierazle-sisteman eguneratuak dituen datuak. Dokumentu honen helburu nagusia da Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte arteko pertsonen kolektiboari buruzko jakintzan sakontzea, eremu hauei dagokienez: egoera demografikoa, hezkuntza, enplegua, emantzipazioa eta etxebizitza, osasuna, gizarte-ekintza eta berdintasuna, parte-hartzea, aisia, kultura eta kirola.IturriaEuskadiko Gazteen BehatokiaData2019
-
InformazioaAsko da euskal nazioarteko lankidetzak lortu duena. Aitortzeko garaia da, baita eskerrak emateko ere.IturriaEuskadiko GGKEen koordinakundeaData2019
-
InformazioaAniztasun funtzionala duten ikasleek jasaten duten jazarpen motak aztertzen dituen ikerketa. Gazteleraz dago bakarrik.IturriaONCE FundazioaData2019
-
InformazioaHerri mugimenduen zenbait espaziotan antzeman ditugun eztabaidak jasotzeko, aztertzeko eta laguntzeko asmoarekin abiatu dugu ibilbide berri hau. Hurrengo orrietan aurkituko dituzue bidean bildu ditugun galdera eta tresna praktikoak.IturriaJoxemi Zumalabe FundazioaData2019
-
InformazioaGaur egungo gizartean boluntariotzaren kokapena aztertzen duen dokumentua. (Gazteleraz dago bakarrik).IturriaInteredData
-
InformazioaBarometroa 2019. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen datu nagusiak izeneko txostena Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak eginiko proiektu bat da. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren erakundeen eta sareen parte‐hartzeari esker egin ahal izan da Barometroa 2019. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen datu nagusiak, txostena, eta batez ere, Sareen Sarearen lankidetzari esker, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko entitateen sareak biltzen dituen elkartea den aldetik.IturriaBizkaiko Hirugarren Sektorearen BehatokiaData2020
-
InformazioaDesberdintasun ekonomikoa kontroletik kanpo dago. 2019an, munduan dauden 2153 milamilionarioek 4600 milioi baino aberastasun handiagoa zuten. Arrakala handi hori sistema baten ondorioa da. Elite pribilegiatu baten (gehienbat gizonak) aberastasuna gehiago baloratzen duen ekonomia huts eta sexista.IturriaData
-
InformazioaOxfam Intermonek hizkuntza ez-sexistari buruzko gida bat sortu du, eta gaurtik aurrera jar dezakezu martxan, kolektibo ahulenak diskriminatzen sahiesten laguntzeko.IturriaOxfam IntermonData--
-
InformazioaAzpitituluak oso ondo kokatzen ditu Fundazioak proposatu dituen helburuak Ikerketa lan honekin. Argitalpenaren hiru helburu nagusiak oso zehatz jasotzen ditu: sektorearen dimentsioa ematea, gidaliburu inspiratzailea izatea praktika berritzaileenak ezagutzeko, eta azkenik, XXI. mendeko bidegurutze sozialen aurrean mugimendu honek dituen joerak erakustea.IturriaFundación TelefónicaData2019
-
InformazioaGida hau eskola-adineko seme-alaben gurasoei zuzenduta dago bereziki. Testuaren ardatza ikastetxea eta familia dira, haurrak eta nerabeak babesteko funtsezko hezkuntza-esparruak, elkarbizitzarako, harremanetarako eta eguneroko jarduerarako leku nagusiak baitira.IturriaUNICEFData2019
-
InformazioaHorretarako, inkesta bat egin diegu Espainiako Boluntariotzaren Plataformako (EEP) kide diren erakundeei, eta horren metodologia lehenengo kapituluan azaltzen da. Bigarrenetik aurrera, datuen berri ematen dugu, lehenik eta behin inkestan parte hartu duten pertsonen profil soziodemografikoari buruzkoak. Hirugarren kapituluan, balio subjektiboa aztertzen dugu, inkestatutako pertsonen iritzien eta pertzepzioen arabera neurtuta; laugarrenean, berriz, boluntarioek eragiten dituzten kostuak aztertzen ditugu, baita termino subjektiboetan ere. Bosgarren kapituluan boluntarioak erakundearen barruan sartzeko moduari buruzko zenbait alderdi aipatzen ditugu, eta garrantzi objektiboaren eta ikusgarritasunaren adierazle gisa hartzen ditugu.IturriaBoluntariotzaren Espainiako PLataformaData2020
-
InformazioaEskuliburu honen helburua boluntariotzako erakundeei eta hirugarren sektoreko erakundeei boluntarioak behar bezala kudeatzeko jarraibideak eskaintzea da.IturriaBoluntariotzaren Espainiako PlataformaData2019
-
InformazioaItxaropenean eta baikortasunean oinarrituta, eta hemen eta orain jarduteko premian eta premian oinarrituta, espero dugu eskuliburu hau baliagarria izatea, giza eskubideen unibertsaltasuna, genero-berdintasuna eta/edo planetaren iraunkortasuna eskatzeko kanpainak ezartzeko bidea ikasten, indartzen edo sendotzen lagunduko duelako.IturriaONGAWAData2018
-
InformazioaAtari hau BILTOKIA trena kutxa duzue, herri mugimenduetatik eta herri mugimenduentzat sortutako ezagutza, dinamika zein tresnak gordetzeko eta partekatzeko espazio birtuala.IturriaJoxemi Zumalabe FundazioaData2020
-
InformazioaMaterial hau hezkuntzaren arloan lan egiten duten pertsonei eta kolektiboei zuzenduta dago, bai formalki, bai ez-formalki, gazteak edo helduak gai hauetara ohitu gabe daudenean. Edukien proposamenaren hasieran, ekonomiaren funtzionamenduaren eta ingurumen- eta gizarte-mugen azterketa sintetikoa egiten da, eta, analisi ekonomiko kritikoen aurkezpen orokorretik abiatuta, ekonomia solidarioak finantzen, lanen eta enpresen, merkatuaren eta kontsumoaren edo Erkidegoko ekonomien esparru zehatzetan dituen proposamen alternatibo nagusiak kontatzen dira. Proposamen didaktikoak gai horiei heltzeko jarduerak zehazten ditu, bizipenezko ikaskuntzaren ikuspegitik eta hezkuntza-ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik.IturriaREAS EuskadiData2019
-
Boluntariotza. Jardunbide egokiak eta gomendioak deseskaladan eta “normaltasun berriaren” etorreran.InformazioaGida honen bidez, COVIDE19aren krisia behin betiko amaitzen den arte boluntariotzaren eremuetan sor daitezkeen zalantzak argitzen eta argitzen lagundu nahi da.IturriaBoluntariotzaren Espainiako PlataformaData2020
-
InformazioaGizarte Ekintzako GKEen Plataformak "Gizarte Ekintzako GKEen Plangintza Estrategikoaren Gida" aurkeztu du.IturriaGizarte Ekintzako GKEen plataformaData
-
InformazioaAdineko pertsonak Espainiako biztanleriaren batez bestekoa baino ahulezia ekonomiko nabarmen baxuagoak izatera pasa dira. Talde horretan, etxebizitzarekin lotutako arazoak ere txikiagoak dira.IturriaLa Caixaren gizarte behatokiaData2020
-
InformazioaAdineko pertsonak Espainiako biztanleriaren batez bestekoa baino ahulezia ekonomiko nabarmen baxuagoak izatera pasa dira. Talde horretan, etxebizitzarekin lotutako arazoak ere txikiagoak dira. Espainia da, Europar Batasunean, diru-prestazioen sareak herritar guztien eta adineko pertsonen pobrezian duen eraginaren arteko alderik handiena duen herrialdea, azken horien aldeko abantaila argiarekin.IturriaLa Caixa Gizarte BehatokiaData2020ko maiatza
-
InformazioaGure bizitzan zehar egunero egiten ditugun jarduerak daude, gehienetan konturatu ere egin gabe. Hala ere, horietako askok zentzua eta edukia ematen diete gure bizitzei, eta gizabanako bakoitza nolakoa garen islatzen dute. Dementzia duten pertsonen artean hori ez da desberdina, nahiz eta dementzia duten pertsonentzat eguneroko jarduera esanguratsuak duen garrantziari buruzko ikerketa eremu berri samarra den eta oraindik ez den oso modu zabalean garatu. Garrantzitsua da dementzia duen pertsonak aukera izatea dementziaren aurretik zituzten jardueretan parte hartzeko. Beraz, bizi-historia ezinbesteko tresna bihurtzen da pertsona bakoitzaren zainketen plangintza laguntzeko. Gida hau prestatu da dementzia duten pertsonei eguneroko errutinetan laguntzen dieten pertsonek eguneroko jarduera terapeutiko esanguratsuak egiteko tresna praktiko bat izan dezaten.IturriaMatia InstitutoData2020
-
InformazioaMaterial hori prozesu, elkarrizketa, gurutze eta kontrasteen emaitza da, eta Euskal Herriko ekonomia feministako eskolek emandako hainbat lankidek parte hartu dute: Berta Malvárez Diez, Cony Carranza Castro, Esti Redondo, Olatz Dañobeitia. Ceballos, Lucía Loayza, Susana Leyton eta Txefi Roco Sanfilippo.IturriaMundubatData2020
-
InformazioaArgitalpen hau bertsio moldatua da, Mugarik Gabe-ren honako testuaren bertsio laburrago eta errazagoa: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak”. Argitalpen honen helburua da gure bizimodua aldatzeko beharraz hausnartzea. Gaur egungo eredua krisian dago, eta ez da jasangarria. Baina badaude alternatibak egoera aldatzeko; alternatiba horiek gauzatzeko aldaketa soziala eta politikoa behar da, baina baita aldaketa indibiduala ere, eguneroko bizitzatik.IturriaMugarik GabeData2020
-
InformazioaGida honen bidez, erakunde publikoek eta pribatuek aniztasuna nola kudea dezaketen azaldu nahi dugu. Batzuetan, pertsona mota bera bakarrik kontratatzen da, eta ez dago aniztasunik enpresetan.IturriaPlena InclusiónData2020
-
InformazioaEskailera maila bat ikusten badugu eta arrapala falta bada, berehala ohartuko gara arazo bat dagoela irisgarritasun fisikoari dagokionez. Baina irisgarritasuna ez da fisikoa bakarrik, kognitiboa ere izan daiteke.IturriaAtzegiData2020
-
InformazioaTresna honen bidez bilatzen dugun helburu nagusia da boluntariotzako prestakuntzaren bidez eskuratutako gaitasunak aitortzen dituzten prestakuntza-esperientzia homogeneoak sortzeko euskarri bat eskaintzea.IturriaBoluntariotzaren Espainaiko PlataformaData2020
-
InformazioaIturriaSos Arrazakeria federazioaData2020
-
InformazioaIturriaEmakundeData2020
-
InformazioaCOVID-19ak eragindako pandemiak gizarte osoa pairatzen ari garen osasun-, gizarte-, eta ekonomi-krisia ekarri du. Krisiaren larriak giza-talderik ahulenak jarri ditu jomugan, esaterako, desgaitasuna duten pertsonak; krisi garai honetan eskubideen urraketa, diskriminazio eta gizabazterketa egoerak bizitzeko faktoreak areagotu zaizkielarik. Testuinguru honen ondorioak agerian geratu dira errealitate aldakor honen fase ezberdinetan; bai itxialdi fasearen hasieran, eta baita “normaltasun berria” ekarri zuen deseskalatze fasean ere. Nola hala, berreragertzeak ekarri dituen garai berrian.IturriaElkartuData2020
-
InformazioaDatozen orrietan, Calcuta Ondoan Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Ikertze Kultur Elkarteak azaroaren 3, 4 eta 5ean antolatu genuen Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresuaren nondik norakoak jasotzen dira. Liburuxka hau egiteko arrazoia eta helburua ondorengoa da: Kongresua bertan era batera edo bestera parte hartu zuten pertsona guztiek egindako ekarpenek osatu zuten, eta uste dugu eduki hauek hezkidetzari ekarpen aberatsa egingo diotela. Hortaz, erabaki dugu hiru egun horietan online konektatu ginen hizlari, tailer-gidari eta parte-hartzaileen ekarpenen bilduma egitea, landutako ezagutzak gal ez daitezen, eta liburuxka irakurtzen duen pertsona ororentzat erabilgarri izango delakoan.IturriaCalcuta Ondoan / IkertzeData2020
-
Informazioa2017ko “boluntariotza eta partaidetza sozialeko beste modu batzuk EAEn” txostenetik ateratako datuen arabera, euskal biztanleriaren% 13,4k boluntario jardun du hirugarren sektoreko erakunderen batean azken urtean, hau da, 241.907 pertsona inguru. Informazio hau sexuaren arabera aztertuz gero, ikusten da emakumeen eta gizonen ehunekoa antzekoa dela. Bestalde, azken urtean erakunde hauetan lankidetzan ARITU EZ diren baina aurreko urteetan ARITU diren pertsonen bolumena (boluntario galduak) EAEko biztanleriaren %10a izan daiteke. Kasu horretan, sexuen artean badago aldea, batez ere emakumeak baitira jarduera hori “utzi” dutenak. Txosten horretan boluntariotza “potentziala” zer den ere identifikatzen da, gaur egun erakunde hauetan lankidetzan jarduten ez duten baina etorkizunean hori egiteko prest egon daitezkeen pertsonei buruzkoa. Hori %22 da, eta, batez ere, gizonak egongo lirateke egoera horretan. Laburbilduz, esan daiteke, nahiz eta 2017ko boluntarioen proportzioa antzekoa izan emakumeen eta gizonen artean, galdutako boluntariotza dela nagusi emakumeen kasuan, eta boluntario potentziala gizonen kasuan.IturriaEusko JaurlaritzaData2020