Boluntariotzaren Euskal Kontseilua

Gizarteari eta bere erakundeei elkartasun-politiken berri emateko asmoz, Ekainaren 25eko 17/1998 Boluntarioen Legean jatorria duen Boluntariotzaren Euskal Kontseilua sortu zen, boluntario-gaien inguruan biltzeko, aholkuak emateko eta kontsulta egiteko organo gisa. Kontseilu hori gizarte-ongizate arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita dago.

Beheko dokumentuetan Boluntariotzako Euskal Kontseiluaren ekintzen inguruko informazioa aurkituko duzu, kontseilu berak bultzatutako Boluntariotza Planen inguruko informazioa, eta burutu diren boluntariotzaren inguruko ikerketak. LOTURA HONETAN ere, informazio guztia aurkituko duzu.

Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017-2020

  • Iturria – Eusko Jaurlaritza – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • Fecha – 2017
  • Informazioa – Oraingo estrategia planteamendu horren barruan kokatzen da eta aurreko estrategiari ematen dio jarraipena, 2016an amaitu baitzen. Helburua alderdirik azpimarragarriak azaldu eta antolatzen dituen tresna lortzea da, eta ekintza koherentea zabaltzeko esparru orokor gisa balio behar du. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Jendarte Politiketako Sailaren ekimenez, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren esku sortu bazen ere, administrazio esparrutik at atera nahi dute, zertarako eta jendarte parte-hartzea garatzeko eskumenak eta betebeharrak dituzten edo ekintzak egiten dituzten jendarte eragileentzako tresna izateko. Eta administrazioak sortutako ekimena den heinean, ekintza guztiek genero ikuskera eduki behar dituzte, desberdintasunak ezabatzeko eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko.

Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2013-2016

  • Iturria – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • Fecha – 2014 urtea
  • Informazioa – Dokumentu honek 2013‐2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia biltzen du, eta aurretik egindako Boluntariotzaren Euskal Planen jarraipena da. Aurrekari horiek gure Autonomia Erkidegoan ekintza boluntarioa sustatzeko politikak gidatu dituzte 2003tik. Oroz gain, euskal herritarren zati handi baten parte‐hartze altruista, antolatu eta solidarioak esan nahi duen ezinbesteko gizarte‐eginkizuna sustatu eta horri balioa ematearen aldeko apustua da.

Parte-hartze soziala eta boluntariotza. Joera berrien diagnostikoa eta identifikazioa, udal-azterketa kualitatibo batetik abiatuta EAEeko hiru eremutan

  • Iturria – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • Fecha – 2015 urtea
  • Informazioa – Ikerketa honen helburua, bikoitza da. Batetik, ikerketa kualitatibo bat egitea, boluntariotzako eta parte-hartze sozialeko moduen aniztasuna sakon aztertuko duena eta partehartze horren arrazoiak, garatutako funtzioak eta parte-hartzea sustatzen edo eragozten duten faktoreak aztertuko dituena. Horretarako, gizartearen eta demografiaren, gizartearen eta ekonomiaren, nahiz gizartearen eta etxebizitzaren arloko profil desberdinak dituzten hiru euskal udalerritako errealitatea landuko da.

Boluntariotzak EAEn bizi duen egoerari buruzko urteko txostenak

  • Iturria – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
  • Fecha – 2002-2008
  • Informazioa – Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak, boluntariotzak Euskadiko Erkidego Autonomoan bizi duen egoerari buruzko egiten dituen urtez urteko txostenak ikus ditzakezu hemen:

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean, web gunearekin interaktibitatea errazteko. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close