Urtarrilaren 12an Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren osoko bilkura egin zen. Bertan, azken urteetan Kontseiluan parte hartu duten erakundeak eta pertsonak agurtu ziren eta 2022an karguak berritzeko pro-zesuaren ondoren etapa berri honetan parte hartuko duten erakunde berriei ongi etorri eman zitzaien.

Administrazioetako ordezkariez gain, datozen 4 urteetan Kontseiluan parte hartuko duten gizarte-erakundeak honako hauek dira:

• Bosko Taldea Federazioa – Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren Lehendakariorde izango delarik
• Miranda Fundazioa
• Fevas-Plena Inclusión Euskadi
• Euskalerriko Eskautak
• Bilboko Elizbarrutiko Caritas
• Nagusilan
• Gipuzkoako Itxaropenaren telefonoa
• Euskadiko Gurutze Gorria
• Bizkaiko SECOT
• Down Araba – Isabel Orbe
• SOS Arrazakeria Gipuzkoa
• DYA Gipuzkoa
• AFARABA

Ekitaldi horren ondoren, atzo, Kontseiluko gizarte-erakundeekin lehen bilera egin zen, karguak eta Lan Talde Iraunkorreko kide izango diren pertsonak aukeratzeko.

Lantalde horrek eginkizun garrantzitsu hauek ditu:

• Kontseiluaren etengabeko dinamizazioa eta jarraipena bermatzea.
• Kontseiluaren Osoko Bilkuraren bilerak prestatzea. Horretarako, bileretarako gai-zerrenda finkatzeko aholkua emango dio Kontseiluko lehendakariari, eta Osoko Bilkuran aztertu beharreko gaiei buruzko au-rretiazko txostenak prestatuko ditu.
• Kontseiluaren Osoko Bilkuraren erabakiak betetzen direla zaintzea.
• Erabakiak hartzea proposatzea.
• Osoko bilkurak agintzen dizkion gaiak aztertu, izapidetu eta ebaztea.
• Kontseiluak espreski agintzen dizkion lanak.

Lan talde iraunkorra osatzen duten erakundeak honako hauek dira:
• Bosko Taldea Federazioa –Kontseiluaren Lehendakariorde izango delarik.
• Euskalerriko Eskautak
• Bilboko Elizbarrutiko Caritas
• Bizkaiko SECOT

Era berean, lana errazteko eta arintzeko, hainbat lan-batzorde osatu dira. Batzorde horiek Boluntariotza-ren Euskal Estrategiak ezartzen dituen proiektuei lotutako zeregin zehatzagoak hartzen dituzte beren gain, hala nola Didaktika, Komunika, SKVL, Bherria, Re-compensa eta abar.

Lan-batzorde horiek interesa izan dezaketen pertsonek eta erakundeek parte har dezaten irekita daude; parte hartu nahi baduzu, edozein boluntariotza-agentziarekin harremanetan jar zaitezke.

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close