Iturria: Eusko Jaurlaritza
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde askok jakingo duzuenez, 2023ko apirilaren 27an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Errolda sortzen duen 33/2023 DEKRETUA, martxoaren 7koa, argitaratu zen. Dekretu horrek Administrazioarekin lankidetzan aritu nahi duten erakundeei erroldan izena emateko eskatzen die. Gainera, errolda hori kudeatzeko aplikazio informatiko espezifiko bat gaitu da, Hirugarren Sektoreko Errolda kudeatzeaz gain, Boluntariotzako Erakundeen Errolda ere kudeatuko duena.
Azken horri dagokionez, eta ziur asko Boluntariotzako Agentziek jakinarazi bezala, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzatik dagoeneko Boluntariotzako Erakundeen Erroldan inskribatuta dauden erakundeen datuak inskribatu/eguneratuko ditugu.
Kasu askotan, Boluntariotzako Erakundeen Erroldan agertzen diren datuak eguneratuta ez daudela egiaztatu dugu, eta, gainera, komenigarria iruditzen zaigu bi erroldak homogeneizatzea, izena ematen duten edo/eta datuak eguneratzen dituzten erakundeei zentsu-zenbaki independenteak emanez bai Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldarako zein Boluntariotzaren Erroldarako, Administrazioarekiko harremana erraztearren.
Beraz, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzatik Boluntariotzaren Erakundeen Erroldan izena ematera edota datuak eguneratzera animatzen zaituztegu honako esteka honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistroa/boluntariotzako-erakundeen-errolda-orokorra/web01-s2enple/eu/
Hala ere, zalantzarik izanez gero, helbide elektroniko honetara jo dezakezue – voluntariado@euskadi.eus – edo gurekin harremanetan jarri 945 01 80 88 telefono-zenbakira deituta.