2022ko Gipuzkoako Boluntariotzaren Saria Atece Gipuzkoako hartutako kalte zerebralaren Elkarteari eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, ikuspegi sozial, humanitario eta solidario batetik komunitateari emandako zerbitzua aintzatesteko.
2022ko azaroaren 9an eginiko saioan, epaimahaiak 2022ko Gipuzkoako Boluntariotzaren Saria emateko proposamena egin zuen. Entitate hauexek osatu zuten epaimahaia: Harri Beltza Elkartea; DYA Gipuzkoa Elkartea; Adinkide Elkartea; AECC Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartea; Begisare Elkartea; Sos Arrazakeria Elkartea; Lagael; Hazi eta Ikasi; Afagi; Kemen Pertsona Ezinduen Kirola Kluba.
Zorionak, ATECE Gipuzkoa osatzen duzuen guztioi!!!