< ver el resto de entrevistas

Eltzegor elkartea 2000. urtean sortu genuen zazpi lagunen artean, baina ez ginen martxan jarri 2013ra arte. Urte hartan, Euskararen Eguna antolatzeko deialdia egin ziguten eta hura izan zen elkartearen abiapuntua. Ekitaldia antolatzen ari ginela Gizalderen maileguen berri izan genuen eta beraien bitartez kudeatu genituen megafonia eta beste hainbat behar. Orain, ekitaldiren bat dugun bakoitzean Gizaldera jotzen dugu eta gure bitartez auzoko beste elkarteek ere egin dituzte maileguak. Gu bezalako elkarte xumeentzako Gizalde oso beharrezkoa da.

Bidebieta auzoa oso erdalduna izan da betidanik eta nire ametsetako bat euskalduntzea eta euskal kultura egunerokotasunean txertatzea izan da, beraz, helburu horrekin sortu genuen Eltzegor. Elkarte txikia gara, normalean lau pertsona baino ez gaude eta zaila egiten zaigu pertsona berriak erakartzea. Halere, urtero hainbat ekintza antolatzen ditugu; Euskararen Eguna, Santo Tomas Azoka, Olentzeroa, Txanpontxo jaietan ere parte hartzen dugu eta orain urtebete haur eta gazte liburutegia ireki genuen auzoan.

Nire ustez Bidebietan Kultur Etxea izatea lagungarri izango litzateke euskara eta euskal kultura bultzatzeko. Halere, guk horretan jarraituko dugu, elkarteari gerturatzen diren pertsonei erantzuna ematen.

 
Partekatu / Comparte