< ver el resto de entrevistas

Karrera ikasten nengoela Gizaldeko Ander klasera etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera eta han izan nuen lehendabiziko aldiz erakundearen berri. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari buruz hitz egin zigun eta horri esker hiru hilabetez Kolonbiara joan nintzen. Esperientzi hura izugarri polita izan zen, kaleko umeekin lanean egon nintzen eta gogorra izan arren asko gozatu nuen. Eta hala hasi zen garapen munduarekin dudan eta izan dudan harremana.

Gaur egun niretzat boluntariotza bizitzeko modu bat da, bizitzaren fase ezberdinetara egokitu behar duzun ezagutza bat. Batzutan denbora faltagatik puntualagoa izan daiteke eta bestetan jarraiagoa, baina egunak ordu asko ditu eta horietatik gutxi batzuk probetxuzko zerbaitetarako erabiltzea merezi du.

Urte hauetan Gizalderekin hartu eman jarraia izan dut; topagune bihurtu da elkarte askorentzat eta niretzat etxe bihurtu da, zerbait behar dudanean badakit han ateak zabalik ditudala.

 
Partekatu / Comparte