2022eko urriaren 4ko 504/2022 Foru Agindua, Gipuzkoako Boluntariotzaren 2022ko Sariaren deialdia egitekoa.

Gipuzkoako Boluntariotzaren Sariaren helburua da jendaurrean aitortzea, boluntarioekin eta boluntariotzaz, ikuspegi sozial, humanitario eta/edo solidariotik komunitateari zerbitzua emateko bokazioz jarduten duten eta interes orokorreko programetan, baztertutako taldeei laguntzen eta/edo jarraian zehazten diren arloak sustatzen nabarmendu diren pertsonek nahiz gizarte erakundeek egindako ibilbidea: berdintasuna, giza eskubideak, osasuna, gizarteratzea, kultura, kirola, babes zibila, gazteria, ingurumenaren babesa edo garapenerako lankidetza.

EPAIMAHAIAREN OSAKETA

Gipuzkoako Boluntariotzaren Sarira aurkeztutako hautagaien merituak hamar lagunek osatutako epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu. Epaimahaikide guztiak lehenengo oinarrian zerrendatutako arloetan diharduten irabazi asmorik gabeko entitateetakoak izango dira. Eztabaidan parte hartuko dute, hitzarekin baina botorik gabe, honako hauek: Gizarte Politiketako Departamentuko kargudun politiko batek eta teknikari batek (bera izango da idazkaria); eta Gizalde boluntariotza sustatzeko zerbitzuko kide batek, aipatu departamentuarekin hitzartuta.

 

EPAIMAHAIRAKO ESKAINTZA

Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiko webean

 

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close