2019ko urriaren 14ko 831/2019 Foru Agindua, Gipuzkoako Boluntariotzaren 2019ko Sariaren deialdia egitekoa.

Gipuzkoako Boluntariotzaren Sariaren helburua da jendaurrean aitortzea, boluntarioekin eta boluntariotzaz, ikuspegi sozial, humanitario eta/edo solidariotik komunitateari zerbitzua emateko bokazioz jarduten duten eta interes orokorreko programetan, baztertutako taldeei laguntzen eta/edo jarraian zehazten diren arloak sustatzen nabarmendu diren pertsonek nahiz gizarte erakundeek egindako ibilbidea: berdintasuna, giza eskubideak, osasuna, gizarteratzea, kultura, kirola, babes zibila, gazteria, ingurumenaren babesa edo garapenerako lankidetza.

Boluntarioen sarirako hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, osatu dokumentu hau:

-1. ERANSKINA. Gipuzkoako boluntarioen 2019ko sarirako hautagaitza: DOC / PDF

Gipuzkoako Boluntariotzaren Sariaren 25. ediziorako hautagaitzak zuzenean edo postaz aurkeztuko dira Gizarte politiketako Sailean (Zarategi pasealekua, 99 behea. 20015 Donostia) edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean (Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz. Era berean, dokumentazioaren kopia bat bidali beharko da posta elektronikoz Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte politiketako Sailaren helbide honetara: rhernandez@gipuzkoa.eus.

Epaimahaikide gisa parte hartu nahi baduzu (kontsultatu araudia hemen), osatu dokumentu hau eta bidali posta elektronikoz rhernandez@gipuzkoa.eus helbidera.

-2. ERANSKINA. Gipuzkoako boluntarioentzako 2019ko sariaren epaimahaikide izateko eskaintza: DOC / PDF

Las Cookies son fragmentos de código que se instalan en el programa navegador del visitante para facilitar la interactividad personalizada con la página web. Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close